Fakun Aznarezek hiru ekarri dizkigu gaurkoan: hasteko Argentinan Lege Antiterrorista berria onartzear daudela. Bestalde Uruguayn abortuaren inguruko legea ateratzen saiatuko direla. Eta bukatzeko, Argentinan berriz, Ekonomia Ministerioko goi-mailako kargu bat urkatuta agertu dela kontatu digu,Fakun Aznarezek. DESKARGATU HEMEN!!!!

ENHEko  10 baserritar Kuban egon berri dira, agroekologiari buruzko nazioarteko mintegi batean; horietako bat izan da gurekin egon den Unai Aranguren. Esperientzia garrantzitsua bizi izan dute eta bertan ikusia eta ikasia kontatu digu Unaik; intentsibitate handiko hamabostaldia izan da eta errepikatzeko prest dago. DESKARGATU HEMEN!!!!

Ostiralero bezala bertsoaren mundura hurbildu gaitu Jabi Lauzurika lankideak; igandean Ilunben jokatuko dan Gpuntua finalaren berri, Markinan Kontzesio egunean egin saioaren zenbait pasarte entzungai, Zumarraga-Urretxun egindalo jardunaren zenbait lagin, astebururako agenda eta Manuel Lasarteren urteguna denez, bertsolaria bera entzuteko aukera ere izango duzu entzule.  DESKARGATU HEMEN!!!!!