zen horrekin, pasa diren abendu eta urtarrilean ikastaro bat egin zuten hainbat lagunek, uda honetan Hegoaldeko herrietara joateko asmoz. Eta dagoeneko batzuk joan dira SETEM Hego Haizea taldearekin, ez herri horiek “ezagutzera”, baizik eta elkar ezagutzera, hurbiltzera, ikastera, aldatzera… . Egunotan Kolonbian dabilen Artzaia Monasteriok (talde horretako bolondresa) bere esperientzia […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Errekaldeko Gaztetxea arrisku bizian dago eraikina eraitsi nahi dutelako: aste honetan bertan Azkuna alkateak luze (bezain trakets) hitz egin du eta gazteek berehala erantzun diote: ez da arazo ekonomiko bat, borontatea falta zaio Udalari eraispena ekiditeko. Larunbatean, hilaren 16an, nazioarteko manifestazioa konbokatu dute, arratsaldeko 18:00etan Udaletxearen aurretik abiatuta, Kukutza Gaztetxeko […]
Larunbat honetan, hilaren 16an ospatuko dute Bilboko Areatzan, Konpartsek antolatuta. 28 konpartsa dira egun eta egitarau erakargarria prestatu dute: umeentzako taillerrak, pintxo lehiaketa, jokoak, bazkaria… eta arratsaldeko 18:00etan bat egingo dute Kukutza Gaztetxeak deitutako manifestazioarekin. Horiez gain, bost aste barru hasiko den Aste Nagusian zer panorama izango dugun kontatu digu […]
Ekainari dagokiona eta azalean Diego Guglielmi izozkigilea: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportajean, “Pedalei eraginez, geroz eta gehiago” jorratu dute. Santutxuko jaiak, Mamba Beat talde santutxuarra, eta ohiko “Begoña eta euskerea” eta Inkesta ere komentatu dizkigu Lur Mallea Berton Mahatserriko aldizkariko zuzendariak. DESKARGATU HEMEN !!!!!!
Aste honetan burutu dute ikastaro hori Eibarreko UEUko Udako Ikastaroetan. Maritxu Jimenez psikologian lizentziatuak Gestalt zer den, Autoestima nola landu, erabilitako metodologia eta gehiago kontatu digu gaurkoan. Honen inguruko informazio gehiago ueu.org atarian aurkitu ahal duzu. DESKARGATU HEMEN !!!!!
Aipatu ikastaroa egunotan ari dira ematen Eibarreko UEUko Udako Ikastaroetan. Euskal Herriaren historia, orain arte izan garena eta egun garena ulertzeko, ezinbestekoa dugu gure aurretikoen ondarea jasotzea, Asier Sarasua Ahotsak.comeko arduradun eta ikastaro honen irakasleak esan digunez. Honen inguruko informazio gehiago ueu.org atarian. DESKARGATU HEMEN !!!!!
Joxe Rojas Topaguneko kide eta interneten adituak hiru gai jorratu ditu gaurkoan. Hasteko Bilbon emandako Hardware askearen jardunaldiaz mintzatu da. Jarraituz, Bartzelonako epaitegiak deskargen inguruan bultzatutako epaia komentatu du. Bukatzeko Korea hegoaldeko supermerkatu birtualez berba egingo digu Joxek. DESKARGATU HEMEN!!!
Duela hogei urte Ezkerraldeko herri horrek 42.000 biztanle zituen; egun, 29.000. Joan dira Bizkaiko Labe Garaiak, eta horiekin batera hainbat fabrika, tailler, taberna zahar… 80 hamarkadako krisia argi ikusten zen kalean, gaurkoa aldiz ezkutatuago dago momentuz. Gainera, Erakunde publikoek egoera bideratzeko jarritako plana bukatzear dago, Alvaro Hilario kazetariak kontatu digunez. […]
Aste honetan bukatu da, zuzendaritzaren azken proposamena langileen asanbladak onartu ostean. Luzea izan da gatazka eta atzean hainbat lanpostu eta zerbitzuaren kalitatea izan dira gai nagusiak. Bestalde, sindikatuen arteko batasuna (CCOO izan ezik) azpimarratu du Uxune Iriondo Metro Bilbaoko LAB sindikatuko bozeramaleak. Etorkizuna begira, gai batzuei irtenbidea eman behar dietela […]
Boltxe.info aldizkari digitalaren hiru gai komentatu ditu Joseba Izagak. Hasteko, Bilboko Kukutza Gaztetxearen egoera larria aztertu du, eraikina eraitsi nahi dutelako. Jarraitzeko, Libiako egoera eta NATOko porrota izan du hizpide Josebak. Bukatzeko, duela gutxi Guatemalan erahildako Facundo Cabral kantari argentinarrari Silvio Rodriguezek gorazarrea egin diola esan digu. DESKARGATU HENMEN !!!!!
