Iñaki Barzena EHUko irakasle eta Ekologistak Martxan-eko taldekideak, Kukutza gaztetxearen inguruan gertatutako desmasiak aztertu dizkigu: estatu eta instituzioen bortizkeria, herritarren defentsarako tresnak eta batez ere argudioak…Legalitate eta legitimitate gisako kontzeptoen balioak…Kukutza ikur bilakatu zaigu honetan, entzungai aproposa benetan.  DESKARGATU HEMEN !!!!

Aspalditik dator kontua, Bilboko Panda enpresak “diru nahikorik” irabazten ez duela eta urtarrilean 60 langile kaleratu zituen. Udaren amaieran, aldiz, beste 120 lagun kaleratu nahi ditu Enplegua Erregulatzeko Txosten baten bitartez: horren aurrean, langileak mobilizazioak egiten ari dira egunotan, neurria bertan behera gera dadin, Txaber Garcia Pandako Enpresa Batzordeko presidente […]

Irailaren azken ostegun honetan Bilboko udal osoko bilkura egin dute. Hasteko, EAJk tasak eta udal zergak igoko nahi dituela esan digu Aitziber Ibaibarriaga Bilboko Bilduko zinegotziak. Gero, Bilduk sartu dituen hainbat mozio izan ditu mintzagai, lan istripu, Espazio Publikoari buruzko Ordenantza, aurrekontu parte-hartzaile edo Kukutzaren inguruan.  DESKARGATU HEMEN !!!!

Aste honi dagokiona eta azalean “Katalana eskoletan, eraso politikoa eredu arrakastatsuari”: honi dedikatu diote erreportaje nagusia. Asteko gaia, aldiz, 1512ko konkista eta Pedro Nafarrokoa da. Pertsonaia Begoña Durruty margolaria dugu eta Erdiko Kaieran Japoniako Haikuak euskaraz. Mikel Asurmendik berak Aralarreko Iñaki Aldekoari egin dion elkarrizketarekin bukatu dugu gaurko kronika.  DESKARGATU […]

Aurten ere asteartero Iparraldeko kronika entzuteko parada izango dugu gurean, Pantxo Irigarai Irulegi Irratiko kazetariari esker. Gaurkoan, Senadoreen hauteskundeak frantziar estatuan, gaurko greba eguna Irakaskuntzan, Elbarrituen borroka, Amerika Latinako festibala eta Irulegiko ardoa izan ditu mintzagai Pantxok. DESKARGATU HEMEN !!!!!