K. Antzokiko kudeatzaile den Mikel Urbeltz izan da gurekin. Urria hasi berri den hilabeteari dagokion programazioa aipatu eta zehaztu digu. Ekintzaz betea dator udazkena. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Asteburu honetan izango direnak, ostiralean hasita. Urte batzuk festarik izan gabe, hile gutxitan berreskuratu dituzte: horretan, Arturo Isarzelaia Jai Batzordeko kideak esan digunez, zer esan handia izan du auzoko Langabetuen batzarrak. Diru gutxiarekin ibiliko diren arren, hiru eguneko egitarau duina antolatu dute S. Frantziskon. DESKARGATU HEMEN!!!!!!
Gaurkoan hiru gai ekarri dizkigu Mikel Bujanda Euskalerria Irratiko zuzendariak. Hasteko Nafarroako agintarien azken dekretuak komentatu ditu, jendea ustekabean harrapatu dutenak. Bestalde, bart Iruñean UGT eta CCOO sindikatuek burututako manifestazioa izan du mintzagai. Eta bukatzeko, bihar Iruñean izango den “Nafarroako konkista berrikusten” jardunaldiaren berri eman digu Mikelek. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN […]
Enegarrena azken hileetan, eta hitzordua larunbatean Bilboko Jesusen Bihotz Sakratuaren Plazatik abiatuta eta “Gaztexea gara” lelopean. Horrekin batera, gaztetxe horren Asanbladak azken gertakarien inguruko irakurketa komentatu du Hodei Goikoetxeak, Kukutzako Prentsa Batzordeko kideak. Bide batez, bolada honetan jasotzen ari den elkartasuna eskertu du. DESKARGATU HEMEN !!!!
Gaurkoan ere hiru berri ekarri dizkigu Fakun Aznarezek, Resumen Latinoamericano aldizkariko kideak. Hasteko Boliviako Amazonian errepide bat egiteko arazoak komentatu ditu. Gero, Haiti eta Perez Esquivel Nobel sariaren kritika izan ditu hizpide. Eta bukatzeko, Ameriketako sarraskiaren 519. urteurrena dela kausa, hilaren 8tik 13ra arte Bilbon izango diren hainbat ekitaldiren berri […]
Etxean bueltan daude jada uda honetan Askapenako Brigadetan parte hartu dutenak. Aurten Argentinan, Venezuelan, Mexikon, Uruguayn, Palestinan, Saharan eta Andaluziako Marinaledan izan dira, hainbat esperientziatatik ikasten. Orain, datozen hileetan, leku horietan ikasitakoa eta bizitakoa azalduko dute. Elkarrizketa bukatzeko, Julen Zulaika Askapenako kideak Pakito Arriarani Arrasaten egindako omenaldia komentatu digu. DESKARGATU […]
Egunotan Bilboko Areatzan duguna hainbat taldek bultzatuta. Gakoa da batez ere plastikoa bererabiltzea, gero birziklatzeko. Alemaniatik dator egitasmoa eta han plastikoaren %98 birziklatzen dute: hemen, aldiz, %30. Xabier Abian Ekologistak Martxaneko kideak azaldu digunez sitema horrek abantaila franko dauka. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!!
Egunotan Bilbon, Mugarik Gabek eta zenbait talde feministak antolatuta Indarkeria matxistak eta hauei aurre egiteko estrategiak izeneko Jardunaldiak ari dira egiten. Horietan hainbat emakumek hartuko du parte alternatibak ezagutzeko asmoz, Xabier Martinez Mugarik Gabeko kideak esan duenez. Honen inguruko informazio gehiago mugarikgabe.org webgunean. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Ainhoa Iturbe ENHEko kide izan dugu gurekin. Berangoko Kukullaga baserriak eta bertako biztanleak bizi duten egoeraren larria, injustoa eta kafkianoa gogoratu digu. Joan den astean interes tasa lukurreroak ezin ordainduta lekutu nahi izan duten adineko bikotearen drama.Mementuz desjabetze prozesua eten da baina arriskuak hor segitzen du; epaitegietan ezezik mobilizazioetan ere […]
Urriari dagokiona eta azalean Ontziolak: beraiei dedikatu diete erreportaje nagusia. Euskara bidaiden Txirritaz idatzi dute eta Zenbaki ta lur atalean, aldiz, Hiru kobazulo harrigarri. Saiak ere izan dituzte mintzagai eta Norabiden bi txango. Azarokoan Bizkaiko Armañongo Natur Parkea izango da gai nagusia, Hektor Ortega Nora aldizkariko erredaktore-buruak azaldu duenez. DESKARGATU […]
