UEUko Udako Ikastaroen 39. edizioa bukatu da eta antolatzaileak gustora geratu dira. Eibarren, Baionan eta Iruñean 26 ikastaro eta 3 saio osagarri egin dituzte, 400 bat lagunek parte hartu dutela. Helburu ekonomikoak ere bete dituzte, aurrekontua garaiari egokituz. Talde txikiak hobesten ditu UEUk, Ikastaroen arduradun Irati Iciarrek kontatu duenez. Eta […]

Gaurkoan, UEU-ko udako ikastaroetan “Joxe Azurmendi: Lana eta Pentsamendua”-z mintzatu da Alaitz Aizpuru (Filosofian Lizentziatua). “Gizarte manikeistaren aurka, erantzun borobilak gustoko ohi ditugula”esan digu. Bertan, ezkerreko eta eskuineko dogmatismoaren kontrako pentsalari zegamatarraren obran hausnarketa egin da. Informazio gehiago http://basque.criticalstew.org/ (Lapiko Kritikoa). DESKARGATU HEMEN !!!!!

Azken bolada honetan Iralako atso batzuei egindako lapurretak salatu ditu Auzo Elkarteak. Gaia konplikatua da, gehienbat lapurrak magrebiarrak direlako: xenofobiari bidea ez emateko, plataforma bat osatu dute Irala zein Urizarreko Dorreko Auzo elkarteek, SOS Arrazakeriak eta beste batzuek. Elkarretaratzeak egin dituzte, eztabaida kalean dago eta Juan Mari Zulaika Iralako Auzo […]

Apirilaren 15ean estreinatu zuten Hibai Castrok zuzendutako dokumentala, Deustun. Eta pasa den astean Lekeition izan ziren. Iharra eta Kabi dira dokumentalaren pertsona nagusiak, ez bakarrak: bi belaunaldi desberdinen historia eta istorioa, oroimen historikoa lantzeko asmotan, Hibaik berak kontatu digunez.  Pelikularekin batera (DVD formatoan) liburuxka bat oparitzen dute egileek. Informazio gehiago: […]

Egun horretan hasi zen Francoren altxamendu faxista Iberiar penintsulan, baita Hego Euskal Herrian ere. Egun badakigu horrek zer suposatu zuen: milaka hildako, espetxeratu edo erbesteratu, Josu Txueka EHUko irakasle eta historian adituak esan digunez. Espainiar estatuko 2. Errepublika ez zuten botoen bitartez bertan behera utzi, baizik eta bortizkeria krudela erabiliz. […]

Pasa den igandean hasi dena hilaren 29an bukatzeko, Elai Alai Elkarteak antolatuta. Nazioarteko folklorearen aniztasuna erakutsi nahi du jaialdi honek, dantzaren bitartez: aurten ere kanpotik etorritako zenbait talde (Togo, Indonesia, Kolonbia, Martinika…) baita Euskal Herrikoak ere ikusteko parada izango dugu, Gaizka Benguria Elai Alaiko presidente eta jaialdiaren antolatzaileak kontatu digunez. […]

Pasa den asteburuan Espainiako Reinosan hasi dena Ekologistak Martxan elkarteak antolatuta. Ekitaldiaren helburua ibai garbia aldarrikatzea denez, txalupaz eta bizikletaz ari dira jaitsialdi hori gauzatzen: gaur, Castejonen ibili dira, Tuteran lo egiteko asmoz. Eta datozen egunetan, Aragoi eta Catalunya zeharkatuko dute, Tortosan bukatzeko, Lino Astobieta Ekologista Martxaneko kideak azaldu duenez. […]