Apirilari dagokiona eta azalean Begoña Minayo atleta beteranoa: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportajean, aldiz, ZAWP ( Zorrotzako Art Working Progress), Deustuko Erriberako artegunea. Barkua bete berba atalean, aldiz, “Herrialde berdea” dokumentala kontatu du Lur Mallea Prest aldizkariko zuzendariak. Horietaz gain ohiko atalak, “Gureak kanpoan” eta “Inkesta”. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!

2008an sortua, Jaiki Hadi elkarteak estatu espainiar zein frantziarren aldeko bortizkeria politikoa jasan duen edo jasaten ari den edozein pertsonari arreta eskaini nahi dio, bereziki euskal preso politiko ziren edo direnei.  Helburuak, orain arteko esperientzia, elkartearen lana eta euskal gizarteari egindako deia kontatu digu Fernando Etxegarai Jaiki Hadiko kideak. DESKARGATZEKO […]

ENHEko kide Arantza Arrien izan dugu gurekin. Ba al zenekien baserritar emakumezkoen soilik % 5a heltzen dela jubilaziora 35 urteko kotizazioarekin? Edota, Estatuan 400.00 emakumezko daudela  prestazioetarako eskubiderik gabe berain bikotekideen “laguntzaile”tzat hartzen dituztelako? Ba horiek eta  beste asko aipatu dizkigu gaurkoan Arantza Arrienek. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!

Gaurkoan bi gai hartu ditu Luis Guridik espainiar estatuko ekonomia aztertzeko. Alde batetik, duela gutxi agertutako Populazio Aktiboaren Inkestaren datuari erreparatu dio  (ia 5 miloi lagun langabezian daudela diote); bestetik, ezkutuko ekonomiaren garrantzia azpimarratu du (BPGren %15-20 dela kalkulatzen da). Bukatzeko, Stand &Poor´s agentziak AEBetako kalifikazioa jaitsi berri duela komentatu […]

Pasa den igandean Txori Herriko herri horretan ospatu zutena. Bertan 30 saltoki baino gehiago izan ziren eta inguruko herrietako txakolina nagusi. Horrekin batera baserritarren hainbat produktu eta giro ona, bi mila bat lagun bildu baitziren eguerdi partean. Horietaz gain, asteburuan, umeentzako ekitaldiak, mendi irteera eta Korrika ere izan ziren Larrabetzun, […]

Maiatzeko Nora aldizkariak Euskal Herriko bost ubide aztertu ditu gai nagusi gisa. Horrekin batera “Madril 1808”, “Bioteknologia” edo “Labar-arteko animaliak” jorratu dituzte. Argazki ederra ere badakar aldizkariak baita bi txangoren proposamena ere. Ekainekoan Nafarroa Beherako Amikuze izango da protagonista. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!!!

Aipatu ikuskizuna hilaren 26an burutuko dute Gernikan, bonbardaketaren 74. urteurrena dela kausa. 1937ko bonbardaketa aztertzen hasi da Edorta Jimenez idazlea, inork ahaztu ez dezan. Datorren asteartean, aldiz, 150 hiritarrek kalejira kantatua egingo dute Merkurio Plazatik abiatuta: lan horretan, besteak beste, Carlos Panerak eta Edortak berak hartu dute parte. Eta datorren […]

Independentistak Sareak ekimenak deituta aurten bi herritan ospatu da Aberri Eguna datorren igandean (hilak 24): alde batetik Gernikan, bonbardaketaren 74. urteurrenarekin bat eginez. Bestea Baigorrin izango da, Nafarroaren egunean. Batean zein bestean hainbat ekitaldi burutuko dira eta datorren urtean Iruñean izango da Aberri Eguna, Nafarroaren konkistaren 500 urteurrenean hain zuzen, […]