Pasa den astean burutu dute Arco (Arte Garaikidearen nazioarteko) azoka, Madrilgo Ifeman. Ismael Manterolaren ustez aurtengoa normalizazio urtea izan da, azken urteetako gorabeherak pasa ondoren. Hego Euskal Herritik sei galeriak parte hartu dute eta Ismaelen ustez , nahiz eta datu ofizialik ez izan, nahikotxo saldu da aurtengo azokan. DESKARGATZEKO KLIKATU […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Gaurkoan, azken bolada honetan gurean izandako batzuen kritika egin du Agus Perezek, besteak beste Josep Maria Flotatsen “Beaumarchais”, “Sekula bai” edo “Larria, kutsakorra, mendebaldekoa” lanarenak. Asteburu honetan izango diren batzuk ere aipatu dizkigu, Slovacs Dance Collective edo Cirkus Klezmer esaterako. DESKARGATU HEMEN!!!!!
EHNEko kide Ainara izan dugu gurekin Bizkaian , aipatu Solidaridad Intergeneracional Elkartearekin batera burutzen ari diren ekimenen berri ematen. Landa eremuan bizi diren pertsonei begirako harrera sozialerako programa daramate aurrera. Programaren ardatza ikastaroak dira eta aurten hiru jarri dituzte martxan: oinarrizko informatika ikastaroa; zahartze aktiborako ikastaroa eta dependentzia egoeran dauden […]
2009ko abenduan gertatu zen Bilbon: Udaltzaingoa burutzen ari zen atxiloketa baten bi lekuko Polizia-etxera eraman zituzten. Orain, Bizkaiko Probintzi Auzitegiak kasua berrireki ondoren, Nahiak eta Cristinak prentsaurrekoa eman dute, giza-eragile batzuekin. Prentsaurrekoan Poliziek egindako legez-kanpoko atxiloketak salatzeaz gain, Arartekoak emandako gomendioak kontuan hartzeko eskatu dute, Patxi de la Fuente SOS […]
EGKk (Euskadiko Gazteen Kontseilua) egindako azken txostenaren arabera EAEko 18 eta 29 urte bitarteko gazteen %20 baino ez da gurasoen etxetik joan. Arrazoia, Urtzi Ugalde EGKko teknikariak azaldu digunez, “etxebizitzaren prezio altua da, alokairuarena zehazki”. Egoera bideratzeko alokairuaren aldeko apostu ausarta eta irmoa proposatzen du EGKk eta Jaurlaritzari irekitako parte-hartze […]
Iñaki Barzena EHUko irakasle eta Ekologistak martxan-eko kidearekin izan gara; Katalunian barna ibili denez hango berri eman digu, hala nola Tarragonako AHTren geltokia edota Bartzelonako kutsadura atmosferikoarena. Halaber, duela 15 egun Sarrikon egin desazkundeari buruzko jardunaldiak sortutako ikusmina ere aipatu digu, eta gai honek izango duen jarraipena apirilean Donostian eta […]
Ekologistak Martxanek antolatuta hilaren 17tik 25a bitartean izango da aurtengoa, 5.ez. Kontzientzia ekologikoa sustatze aldera munduan diren hainbat gatazkaren berri emango dute Euskal Herriko 13 hiri eta herritan (Bilbo, Barakaldo, Basauri, Leioa edo Muskizen besteak beste), Martin Mantxo Ekologistak Martxan erakundeko kideak kontatu duenez. Informazio gehiago ekozinemaldia.blogspot.comen. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!
Duela gutxi Angela Merkelek edo Jose Luis Bilbaok botatakoa ez da berria, baina azken finean indarrean jarri nahi dute: soldaten igoera produktibitatearekin lotu nahi dute, ez prezioekin. Luis Guridiren ustez gakoa honako hau da: produktibitatea soldata nominalekin lotu nahi dute, eta ez soldata errealekin (inflazioa kontuan hartuta). Luisen ustez aipatu […]
Abian den Arabako eta larunbatean abiatuko den Nafarroako txapelketen berriak ekarri dizkigu Jabi lankideak. Saioak, partaideak… Beste txapelketa batzuk ere izan zirela gogoratze aldera, 2003an Lesakan jokatu zen Nafarroako finaletik zenbait ale entzuteko aukera duzue: Estitxu Arozena, Xabier Legarreta, Julen Zelaieta, X. Silveira… DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!
Koldo eta Rita “Anemona,Oskola eta Karramarroi” ekimeneko sustatzaileek, taldeko beste hiru kiderekin Kubara egin bidaia kontatu digute. “Laguntasunaren liburua” eramanez, bertakoen elkartasuna, “Antzerkiaren Gurutzada”,kubatarren baloreak…nola bizi eta dastatu dituzten. Benetako hartu-emana hitzaren dimentsio osoan. Zinez kontakizun ederra! DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!!
