Hilaren 23tik 30a bitartean besteak beste Bilbon izango dena, Mugarik Gabe GKEk antolatuta. Helburua bortizkeria matxista hainbat arlo eta eratan azalaraztea da, gizonek zein emakumeek hausnarketa egin dezaten. Egitarauan hitzaldi bat, kalejira eta datorren astelehenetik aurrera hainbat pelikula ikusgai Bilboko Alondegian, Aitziber Eguskitza Mugarik Gabe GKEko kideak azaldu digunez. Honen […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Pasa den martxoaren 11ko lurrikarak eta tsunamiak hainbat eragin izan dute Japoniako bizitzan, baita arlo ekonomikoan ere. Luis Guridiren ustez eraginak hazkunde ekonomikoan hasi dira nabaritzen: are gehiago, esportazio eta inbertsioetan arazoak agertu dira. Egun hainbat enpresa geldituta daude hondamendi natural eta ondorengo arazoengatik: arazo larriena, aldiz, berreraikuntzarekin batera etorriko […]
EHNEko kide Arantza Arrienek datorren larunbatean Donostiako Cristina Enea Jauregian “Elikadura Subirautza genero ikuspuntutik” titulupean egingo den jardunaldiaren zirrikituetan barna murgildu gaitu: zer den izenburuak iradokitzen diguna, larunbateko egitaraua…Halaber, apirilaren 7, 8 eta 9an Bilbon “Elikadura Subirautzari buruzko gogoeta feministak” izenpean egingo diren jardunaldien berri eman digu; azken hau, nazioarteko […]
Iñaki Barzena EHUko irakasle eta Ekologistak Martxan-eko taldekidea izan dugu gurekin. Japoniako lurrikara eta tsunamiaren ondorioak aztertu dizkigu eta batez ere Fukusimaren zentral nuklearretan gertatu matxura eta kalteen ondorioak gogararazi dizkigu; nuklearren inguruko eztabaida berpiztu egin da gure artean eta Japoniako hondamendiak balioko du, agian, konszienteagoak izan gaitezen. DESKARGATZEKO KLIKATU […]
Pasa den asteburuan hasi zirenak eta ostegunetik aurrera jarraituko dutenak. Aurten ere Deustuko Jai Batzordeak egitarau mardula prestatu du 7 egunetarako, jende eta adin guztietarako eta Udalaren laguntzarik gabe. Azpimarratzekoa, Patxi Gaztelumendiren ustez, pasa den larunbateko Emakumeen aurreskua, bi asteburuetako hainbat kontzertu, txosnen giroa eta datorren ostegunean izango den bertso-emanaldia. […]
Ostiral honetan, hilaren 18an, besteak beste Bilbon izango dena, SOS Arrazakeria elkarteak deituta. “Arrazakeriarik gabeko kalea” lelopean Arriagatik abituko da arratsaldeko 19:30ean. Horrekin batera, Patxi de la Fuente elkarte horren kideak azken bolada honetan izandako zenbait gertaera gogoratu dizkigu: Bilboko taberna askorena, metroan azaroan gertatu zena edo pasa den astean […]
Bidaia ugari egin ditu Mikel Arredondok bere bizitzan zehar; asteazkenean K. Antzokian izan zen azkena kontatzen: “Afrikan barna” egindako urte beteko itzuli liluragarria. Gaurkoan, Bilbo Hirian eduki dugu gurekin eta bizi izandako zenbait esperientzia kontatu dizkigu: zail da minutu labur batzuetan urte beteko historiak kontatzea, baina balio du saioak ideia […]
Apirilaren 2an Sopelako hainbat tabernetan goizean eta Ander Deuna ikastolan arratsaldean egingo dutena, AEKk antolatuta. Betiko moduan ehun esaera zahar dituen zerrenda ondo ikasi behar du 3-4 lagunek osatutako talde bakoitzak, eta bertsoen atzean dauden esaerak asmatu. Aurten Arkaitz Estiballes eta Alaia Martin izango dira bazkaldu ondoren arituko diren bertsolariak, […]
…ostegun honetan hiru berri jorratu ditu Joxe Rojas Topaguneko kide eta internet adituak. Hasteko Artezek aurkeztu berri duen aritu.eu komentatu du. Gero, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugipuzkoa izan du hizpide; eta bukatzeko, aste honetan bolo-bolo dabilen berria: neska australiar batek bere urteurrena ospatzeko gonbidapena luzatu du internet bitartez eta 200.000 lagun […]
Azken asteetan etengabe gora egiten ari dena. Luis Guridiren ustez arrazoi batzuk dira: tendentzia orokorra, Herrialde arabiarren egoera eta espekulazioa. Bestetik igoera horren eraginak ere azaldu ditu Luisek. Horretaz gain, kontuan hartu behar da egungo Mendebaldeko ekonomiaren egoera: ekonomia moteldu da, ez du hazten baina prezioek gora egiten dute (standflakzioa). […]
