Horixe egingo dute datorren Udaberriko oporraldian Xauen Bidaiakek antolatuta. Senegal hegoalde horretan egunero 50 bat km. egin nahi dituzte, bertako jendea ezagutzeko eta bertako bazterrekin gozatzeko. Antolatzaileek eskarmentu handia dute bidaiekin eta egingo dutena aztertzeaz gain, orain arte izandako esperientzia batzuk kontatu dizkigu Alberto Markuerkiagak. Informazio gehiago xauenbidaiak@gmail.com helbidean. http://xauenbidaiak.blogspot.com/ […]

Desazkundea Kolektiboak eta Ekopolitikak Jardunaldiak antolatu dituzte Bilbon Desazkundea eta lana aztertzeko. Bertan 21 orduko NEF txostena aurkeztuko dute. Batez ere sindikatuekin eztabaidatu nahi dute baina parte hartzea irekia da. Jardunaldiak hilaren 17an eta 24an izango dira, 7 Kaleetako Burtsa auzoetxean. Informazio gehiago desazkundea.org gunean. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMN !!!!

Uribarri eta beste auzotako bizilagunek zortzi urte daramatzate Funerarias Bilbaínaseko Errauste-labearekin buelta-bueltaka. Pasa den irailean froga batzuk egin zituzten eta ingurukoan bizi direnek oso argi jasan zituzten ondorioak. Eta laster martxan jarri nahi dutela Krematorioaren aurkako manifestazioa konbokatu dute hilaren 16rako, Zumalakarregi kaletik abiatuta , Aitziber Virgel Uribarriko Gure Etxea […]

Iosu Larrinaga soziologo eta EHUko irakaslearekin izan gara solasean. Joan den astean Sarrikon egin jardunaldiei buruz zenbait berri ekarri dizkigu; halaber, eta gaiarekin zerikusi zuzena duenez, azken egunotan Bartzelona eta batez ere Madrilen trafiko ugariak euri faltarekin batera sortutako kutsaduraren inguruko arrangurak plazaratu dizkigu. DESKARAGTZEKO KLIKATU HEMEN!!!!

Lelo horrekin manifestazioa egingo dute bihar larunbata Donostian Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak deituta. Euskararen egoera salatu eta euskarak gure gizartean hartu behar duen tokia aldarrikatu nahi dute. Manifestazioa bukatu ondoren omenaldia egingo diote Txillardegiri, Igone Lamarain EHEko kideak azaldu digunez. Manifestaziora joateko Euskal Herriko leku batzuetatik hainbat autobus prestatu […]

Pasa den astean Hendaian, Donostian eta Hernanin burutu zutena, Antxeta Irratiak antolatuta. Foroa irrati horren X. urteurrenaren baitan kokatzen da eta Antxeta irratiaz galdetu diogu haren koordinatzaile den Aitziber Zapiraini. Foroarekin jarraitu dugu eta, besteak beste, han burututako konferentziak eta tailerrak aztertu ditu Aitziberrek. Antolatzaileak pozik agertu dira lortutakoarekin eta […]