Iralako Gazte Asanbladak 1.997an lortu zuen Gazte Lokala, Bilboko Udal gobernuarekin negoziatu ondoren. Baina, gauzak aldatzen ari dira-eta, pasa den urtarrilaren 28an Ertzantza sartu zen  lokal horretara eta hainbat gauza eramateaz gain bost ate apurtu zituen. Iralako Gazte Asanbladako kide den Onintzek gertakari horren irakurketa eta gehiago kontatu digu gaurkoan. […]

Azken 20 urteetan 240.000 lagun desagertu dira Kolonbian, bertako Giza Eskubideen aldeko zenbait erakundek egindako txostenaren arabera. Are gehiago, azken 6 urteetan Fiskaltzak, bortizkeria dela kausa 173.000 hilketa erregistratu ditu. Eta atzean, gehienetan bederen, paramilitarrak eta besteak beste Uribe presidente ohiaren senitartekoak. Horretaz gain, Argentinako bi berri ekarri dizkigu gaurkoan […]

Mikel Urbeltz izan dugu gurekin. Ihauteri/ aratuste sasoiaren esannahia azaldu digu. Izenetik hasi eta izanarekin jarraituz. Ihautearen magia eta konjuroa; ihautearen errituala; zomorrotzea mozorrotuz… Halaber E. Herrian barna agertzen diren zenbait errealitate eta pertsonaia ikusarazi dizkigu eta azkenik beste erresuma batzuetakoekin alderatu. Aratustearen interpretazio eta azalpen sakona. Benetazkoa. DESKARGATU HEMEN!!!!!

EAEko Irakaskuntza publiko unibertsitario zein ez unibertsitarioan hauteskundeak egin zituzten hilaren 16an. Delegatuei dagokionez LABek irabazi ditu, eta horrekin batera EILAS eta ELA ere indartuta agertu dira, Lierni Altuna LABeko Irakaskuntzako kideak komentatu duenez. Eta horrekin batera CCOOk jasandako beherakada aipatu du. Egun Irakaskuntzan dauden arazo nagusiak eta erronkak ere […]

Pasa den astean burutu dute Arco (Arte Garaikidearen nazioarteko) azoka, Madrilgo Ifeman. Ismael Manterolaren ustez aurtengoa normalizazio urtea izan da, azken urteetako gorabeherak pasa ondoren. Hego Euskal Herritik sei galeriak parte hartu dute eta Ismaelen ustez , nahiz eta datu ofizialik ez izan, nahikotxo saldu da aurtengo azokan. DESKARGATZEKO KLIKATU […]

EHNEko kide Ainara izan dugu gurekin Bizkaian , aipatu Solidaridad Intergeneracional Elkartearekin batera burutzen ari diren ekimenen berri ematen. Landa eremuan bizi diren pertsonei begirako  harrera sozialerako programa daramate aurrera. Programaren ardatza ikastaroak dira eta aurten hiru jarri dituzte martxan: oinarrizko informatika ikastaroa; zahartze aktiborako ikastaroa eta dependentzia egoeran dauden […]

1

2009ko abenduan gertatu zen Bilbon: Udaltzaingoa burutzen ari zen atxiloketa baten bi lekuko Polizia-etxera eraman zituzten. Orain, Bizkaiko Probintzi Auzitegiak kasua berrireki ondoren, Nahiak eta Cristinak prentsaurrekoa eman dute, giza-eragile batzuekin. Prentsaurrekoan Poliziek egindako legez-kanpoko atxiloketak salatzeaz gain, Arartekoak emandako gomendioak kontuan hartzeko eskatu dute, Patxi de la Fuente SOS […]

EGKk (Euskadiko Gazteen Kontseilua) egindako azken txostenaren arabera EAEko 18 eta 29 urte bitarteko gazteen %20 baino ez da gurasoen etxetik joan. Arrazoia, Urtzi Ugalde EGKko teknikariak azaldu digunez, “etxebizitzaren prezio altua da, alokairuarena zehazki”. Egoera bideratzeko alokairuaren aldeko apostu ausarta eta irmoa proposatzen du EGKk eta Jaurlaritzari irekitako parte-hartze […]

Iñaki Barzena EHUko irakasle eta Ekologistak martxan-eko kidearekin izan gara; Katalunian barna ibili denez hango berri eman digu, hala nola Tarragonako AHTren geltokia edota Bartzelonako kutsadura atmosferikoarena. Halaber, duela 15 egun Sarrikon egin desazkundeari buruzko jardunaldiak sortutako ikusmina ere aipatu digu, eta gai honek izango duen jarraipena apirilean Donostian eta […]