Isabel Celáa sailburua hedabideen aurrean pozik agertu den arren, ikasturte hasiera EAEn negargarria izan da LAB sindikatuaren ustez: arazoak esleipenetan, arazo gehiago ordezkoekin, ordu mordoa galdu da irailean, CCOO eta UGTk sinatutako hitzarmenak  agerian utzi ditu murrizketak… Aipatu sindikatuak proposamena badauka egoerari aurre egiteko, eta gaurkoa kontutan hartuta, ikasturte hau […]

Isabel Isazelaia, G.Aresti Euskaltegiko partaidea izan dugu gurekin. 2010- 2011 ikasturtearen hasierako gakoak, erronka zahar eta berriak, gogoak, ilusioak… ekarri ditu gure artera. Halaber, euskararen irakaskuntzaren zenbait gako ere aipatu dizkigu Isabelek.Ez duzula oraindik ezagutzen G. Aresti euskaltegiaren zeregina eta planteiamendua? Ba, entzun eta goza ezazu elkarrizketarekin! Solasaldi hau deskargatzeko […]

Irailari dagokiona eta azalean Janire Alonso dugu: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportajea ere egin dute “Zertan eman duzu uda?” galderarekin. Ohiko atalak ere ez dira honetan falta (Gureak kanpoan edo Inkesta) eta Presten Deustualdeko laguntzaile berriak ere aipatu ditu Lur Malleak, Prest aldizkariko zuzendariak. Hurrengoan, besteak beste, Alex Angulo […]

Pasa den astetik ari gara emititzen FM 96.0n, baita bilbohiria.comen ere. Aurten nobedade handirik ez dago, iazkoari jarraitu eta hobetu nahi dugu. Beraz goizean hiru orduko magazina izango dugu eta gero ohiko errepikapenak. Arratsaldean, bestetik, betikoak ibiliko dira: Irratia.com, Piperpolis, Kingston Hiria, Musibla, Soinugela, Berbaz, Artajorran…. Horiekin batera musika arloa […]

ENHE-ko kide Iñigo Etxebarriarekin izan gara; zerealen prezioak gora egin du eta ondorioz pentsuenak ere bai.Baserritarrek igoera inportantea jasan dute.Lehenago ere gertatu izan da horrelakorik eta azken aldian Errusiako gobernuak zerealen esportazioa debekatu izanari egotzi zaio prezio gorakada.ENHEren ustez hori aitzakia da, prezioen igoeraren atzean espekulazioa baitago.Almazenista erretenitu egiten dute […]

Urriari dagokiona eta azalean gai nagusia, Euskal Herriko itsasargiak. Horrekin batera Urepele eta Xalbador, Kale artistak, Sonsierrako gazteluak, ohiko argazki eder bat eta ohiko hiru txango. Azaroan Euskal Herria eta posta zigiluak izango dira gai nagusia, Hektor Ortega Nora aldizkariko erredakzio-buruak kontatu duenez. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Aurten jarri dute martxan aipatu egitasmoa eta bertan 16 baserritarrek eta 11 ostalarik hartzen dute parte. Horrela baserritarren produktuak herrian agertzen dira, azoka bihurtuz. EHNEko Jose Antonio Lekueren ustez egitasmoak badu etorkizuna eta horretarako baserritar eta ostalari gehaigo erakarri nahi dute. Informazio gehiago larrabetzutik.org helbidean. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.