…kezkatu daude eta arrazoirik ez zaie falta: murrizketak, pentsioen erreforma, gizarte zerbitzuen eskaintza urria, prekarietate maila… Egun, Hego Euskal Herriko 300.000 pentsiodun pobrezia larrian edo erlatiboan bizi dira, Mikel Argiñarena Bizkaiko Pentsiodunak Martxan Plataformako kideak esan duenez. Aipatu guztia dela kausa ostiralean, hilaren 29an elkarretaratzeak egingo dituzte Hego Euskal Herriko […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Horiexek izan dira teknologia berriei buruz Joxe Rojasek jorratu dituen berriak. Alde batetik umap, euskarazko zerbitzu berria. Jarraitzeko, azaroaren 18 eta 19an jardunaldiak izango dira Bilboko Leizaola Fundazioan (gutxitutako hizkuntzak eta teknologia berriak aztergai). Bukatzeko, Sony etxeak ia ia bertan behera utzi du walkmana. DESKARGATU.
Epilogoa, epaia baino ez dela falta esan digu Maribi Ugarteburu Udalbiltza auzian auziperatuak. Zazpi urte ta erdiko istorio gogorra kontatu digu eta Madrilgo Auzitegi Nazionalean bizi izandakoak ere; auzipetuen artean eta hemengo eta Madrilgo elkartasunarekin momentu onak ere izan direla azpimarratu du. Maribik “etorkizunari ateak ez ixteko” eskatu dio Auzitegairi: […]
Berriro gertatu da Marokoko Polizia eta Armadaren eskutik. Kasu honetan Al Aiunen eta gertu dagoen saharraren akanpaleku batean: igandean Elgarhi Nayem gaztea hil zuten tiroz eta ordutik hona dozenaka zauriturik dago. Herrialde boteretsuen konplizitatearekin, Marokoko gobernuak nahi duena egiten jarraitzen du Mendebaldeko Saharan: aipatu guztia dela kausa, egunotan elkarretaratzeak egiten […]
Pasa den asteburuan Nagusien Azoka izan da BECen eta besteak beste, sexualitatea ere jorratu dute Igor Erauzkin sexologoaren laguntzarekin. Hasteko nagusi hitzak lekua kendu die zahar, jubilatu edo 3, adinekoari, baina funtsean ezaugarri batzuk ditu aro horrek eta ez solik biologia mailan. Adinak (urteak) zailtasunak jartzen dizkio sexualitateari baina gure […]
Nazioarteko Transexualitatearen Despatologizazioaren Aldeko Plataformak STOP TRANS 2010 kanpaina abian jarri du. Helburua Transexualitatea Patologien zerrendatik kentzea da eta horretarako, hasteko, elkarretaratzeak egin dituzte pasa den asteburuan besteak beste Donostian, Gasteizen, Bilbon eta Ondarroan. Asteburuan ere munduko beste 50 hiritan burutu dira elkarretaratzeak. Honen inguruko informazio gehiago: www. stp2012.info helbidean. […]
GITE-IPESek antolatuta, hilaren 26eta 27an Bilbon eta Portugaleten (hurrenez hurren ) izango da Etin Anwar indonesiarra. Egunotan Madrilen ospatzen ari diren Feminismo Islamikoaren Nazioarteko 4. Batzarraren harian, bi gai jorratuko ditu Etinek: gaurko egoera eta perspektibak. Horri, Feminismo Islamikoaren dimentsio izpirituala gehituko dio, GITE-IPESeko Haizea Beltzak kontatu digunez. Honen inguruko […]
Kafe Antzokiko kudeatzaile den Mikel Urbeltzek urriko bukaerararte bertan kizango diren kontzertu eta ekitaldien berri eman digu. Halaber, azarorako aurreikusten direnenak ere bai. Deskargatu HEMEN.
Azken urteetan egunero jasaten duguna, eta gero eta astunagoa: atarian, postontzian, telefono deiak etxean… Bonbardaketa hori ekiditeko hainbat aholku eman dizkigu Jose Luis Segura EKAko komunikazio arduradunak, baina berak esan duen bezala eraginkorragoa da Robinson zerrendan izena ematea. Deskargatu HEMEN.
Hogei urte daramatzate Santurtziko Mamarigan Kultur Etxea aurrera eramaten eta era autogestionatuan, Iker Sagastibeltza Kultur Etxe horretako kideak esan digunez. Egun hogeita bost elkarte eta zortziehun bat lagun ari dira lanean eta Udalaren mehatxuen aurrean lanean jarraitzeko asmoa agertu dute. Deskargatzeko klikatu HEMEN.
