Abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Bilbon Euskalgintzan diharduten zenbait taldek ospakizun berezia egingo dute Plaza Barrian eta Zazpi kaleetan, bigarrenez aurten. AEK-ko kide den Tito Serranok, egunaren zentzua eta “euskara jantzi eta erabili” lelopean antolatu diren ekitaldiak aipatu dizkigu. Gogoratu: abenduaren 3an, ostiralean, eta 17,00etatik aurrera Bilboko plaza Berrian […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Xabier Aierdi, EHUko irakasle eta soziologoarekin solastatu gara igandean Katalunian izan hauteskundeei buruz. Emaitzak, beraien zergatiak eta arrazoi posibleak, egoera berria,partaidetza, igorritako mezuak… Eskaini dizkiogun minutuetan ezer gutxi gehiago azter liteke. Bere betiko mintzo fresko eta kritikoaren plazaratu da, gaurkoan ere bai, Xabier Aierdi. DESKARGATU HEMEN!!!
Durangoko lehen finalaurrearen ondoren, Zornotzakoa jokatu zen iragan domekan.Saio honen gaineko azterketatxoa egin digu Jabi Lauzurika lankideak; tartean bertsolariek kantatutako zenbait pasarte entzuteko eta gozatzeko aukera ere izango duzue. Gogoratu igande hontan Gernikan azken saio erabakiorra jokatuko dela. Alea jacta est! DESKARGATU!!!
Azaroari dagokiona eta azalean Amaia Alvarez Uria: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportajean, aldiz, Deustualdeko Argazki Zaharren Erakusketa jorratu dute Lur Mallea Prest aldizkariko zuzendariak komentatu duenez. Horietaz gain Aritz Eiguren komikilaria eta betiko atalak: Gureak kanpoan eta Inkesta. DESKARGATU!!!
Aurtengo Gabonetan, hirugarrenez, kontsumoak eta familien gastuak behera joko dute EAEn, Jose Luis Segura EKAko komunikazio arduradunak kontatu digunez. Aurten, EKAk egindako inkestaren arabera, familia bakoitzeko 500 eta 1000 euro bitarteko gastua egingo dugu: honi lotutako gai batzuk azaldu ditu Jose Luisek eta amaitzeko kontsumo arduratsu baten aldeko zenbait gomendio […]
Iparraldeko lurrik gabeko artzainak egoera latzean bizi dira eta aurrera egiteko asmoarekin zenbait artistarekin jarri ziren kontaktuan, zer edozer egiteko asmoarekin: orduan jaio zen Okatxu ardi buru beltza. Idei horretatik abiatuta Asisko Urmeneta marrazkilariak, Mattin Irigoien gidoilariak eta Adur Larrea koloristak ia 60 orrialdeko komiki bat sortu dute, ardi adarduna […]
Aurten ere Euskararen nazioarteko eguna ospatuko dute Deustualdeko hainbat ikastetxetan, baina abenduaren 2an izango da zenbait arrazoi direla medio. Egun horretan ikasturte hasieratik antolatutako arte, pegatina eta sms lehiaketen sariak banatuko dituzte Bidarte auzo etxean, Patxi Erezkano Ibarrekolandako Institutuko irakasle eta Berbaizuko kolaboratzaileak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN!!!
Pasa den astean, hilaren 25ean, Emakumeenganako bortizkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatu zuten munduko hainbat tokitan: horren harira, Ezkerraldeko emakume talde askok Martxa egin zuten pasa den larunbatean Barakaldotik Sestaoraino eta “2010 arrazoi emakumeenganako bortizkeriaren aurka” lelopean. Aipatu Martxan ehunka emakumek parte hartu zuen, Gotzon Hermosilla Berria egunkariko Bilboko erredaktore-buruak kontatu […]
Iosu Larrinaga soziologo eta EHUko irakaslea izan dugu gurekin. Bartzelonan egon berri da eta bertako Euskal Etxea inguruan bizi izandakoa azaldu digu. Halaber, eta atzoko hauteskundeei erreparatuz zenbait komentario eta gogoeta egin dizkigu. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!
Aste honetako osteguna da Azaroaren 25a eta nazioarteko egun horren harira hainbat ekitaldi ari dira egiten, besteak beste Bizkaian: horietako bat Bizkaiko Emakumeen Asanbladak abian jarritako kanpaina, emakumeen memoria historikoa berreskuratzeko eta indarkeria sexistaren biktimei gorazarre egiteko asmoz. Honekin batera sinaduren bilketa, bi hitzaldi Bilbon eta Udalari egindako eskaera batzuk […]
