Ekainari dagokiona eta azalean Maialen Martija meteorologoa: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportajea nagusian Bilboko udalak indarrean jarri nahi duen Espazio Publikoari buruzko Ordenantza jorratu dute. Deustualdean ere jaiak izan dira (Ibarrekolandan eta Erriberan) eta hilaren amaieran S. Inazion izango dira. Gureak kanpoan eta Inkesta ere landu dituzte zenbaki honetan, […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Horren inguruko legea badago espainiar estatuan, baita eztabaidak eta gora beherak ere, baina hainbat elkartek lanean jarraitzen dute: Ahaztuak da horietariko bat. Duela aste pare bat Arabako La Tejeran ibili ziren afusilatu batzuen gorpuen bila. Pasa den asteburuan, aldiz, Sorian eta Bakion, eta uztailean, ausnarketa berezia egiteaz gain, gerra zibila […]
Azkenean onik atera dira pasa den astetik Mariaratz mehategian sartu ziren AHTren aurkako lau aktibista. Zergatik sartu ziren, leherketen arriskuak, aktibista horien egoera, egun horietan izandako mobilizazioak eta gehiago kontatu digu Agurtzane Haitzuluetako Aurkarien Itsasondoko Sostengu taldeko kideak. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Ostiraleko ekaitzak ia guztia jarri zuen ankaz gora, festibalaren etorkizuna serio mehatxatuz. Dena den, larunbat eta igandean jendearen erantzuna ikusita, baikorrago agertu zaigu Patxi Gaztelumendi Irratia.comeko kidea. Antolakuntza, giroa eta taldeen kalitatea azpimarratu ditu Patxik: orain kontuak egin behar dira ea datorren urtean 16.a ospatzeko gai diren. Elkarrizketa hau deskargatzeko […]
Uztailari dagokiona: azalean Itsas zaporeen santutegiak eta horretarako hamar jatetexe aukeratu dituzte Bizkaitik Lapurdiraino, Santiago Yañez argazkilariaren eskutik. Euskara Bidaide atalean Barakaldoko euskara XVIII. mendean jorratu dute. Zenbaki ta lurrean, aldiz, Biarritzeko Asiatica museoa agertzen zaigu eta Historian Orreagako gudak. Bitakora kaierra, ohiko argazki zoragarria eta erraz egiteko hiru txango […]
S. Fermin festak hasteko egun gutxi falta direla, hainbat gai bolo-bolo dabiltza Nafarroan. Ekonomia kontuekin hasi da ohiko kronika egiten Mikel Bujanda Euskalerria Irratiko zuzendaria, Logroñoraino doan autobidearen kontuen inguruan. Bestetik, Iruñeako alkatesa Barcinaren protagonismoa aipatu du Mikelek bi aferatan: SOS Arrazakeriak Udaltzaingoaren aurka jarritako salaketaren inguruan eta zigortutako bi […]
Horixe da, hain zuzen, ostegun honetan Iñigo Ibarrak (Ander Lipus) emandako hitzaldiaren izena, UEUko Udako Ikastaroetako Bertsolantegia ikastaroaren barruan. Eszenatokiaren gainean erabiltzen ditugun (dituzten) mugimenduak, indarra, oreka, arnasa… eta horiei lotuta diren teknikak bertsolariek ere erabil ditzakete Anderren ustez. Honen inguruko informazio gehiago ueu.org helbidean. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Egunotan, “Sarea eta komunitate birtualen kudeaketa praktikoa: Community Managerrak” izeneko ikastaroa ari da ematen Mikel Lizaso kazetaria UEUko Udako Ikastaroetan, Eibarren. Community Managerrak zer diren azaldu ondoren hainbat xehetasun eman dizkigu Mikelek: sarearen arriskuak edo komunikazioarekiko zer ikusia, helburuak, metodologia, nori zuzenduta… Informazio gehiago ueu.org webgunean. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu […]
Asteburu honetan, hilaren 2, 3 eta 4an Heletan egingo dutena, 15.ez. Berezia da festibal hau, herriatik abiatuta eta herriarentzat, ehunka laguntzaile (bolondres) dituena. Aurten Alpha Blondy, Rinocerose, Rachid Taha, Gojira… edo Sorkun, Berri Txarrak, Mister Xaguak.. eta Ander Lipus, Pirritx eta konpainia, bertso-trama, zinema, zikiroa eta gehiago izango da . […]
Iragarrita geneukanez, Ekainaren 29rako deituta zegoen Greba Orokorrarekin bat egin du Bilbo Hiria Irratiak. Hori dela kausa programazio berezia eskaini dugu, grebaren inguruan hain zuzen. Eta horretarako sei elkarrizketa egin ditugu: ELAko Patxi Agirrezabala, ESKko Igor Mera, LABeko Gorka Beratsategi, CCOOko Jexux Uzkudun, Irratia.comeko Patxi Gaztelumendi eta greba.euskalherrian.infoko Gorka Julio […]
