Otsailari dagokiona eta hasteko formatu eta diseinu berriak eta kolore gehiago, zenbaki biribil hori behar den bezala ospatzeko. Ruper Ordorikari egin diote elkarrizketa nagusia eta Ibaizabal itsasadarrari erreportaje zentrala. Horretaz gain, ohiko atal batzuk (Gureak kanpoan, Deustualdeko Historia…) komentatu dizkiguLur Malleak, Deustualdeko Prest aldizkariko zuzendariak. Atal berriak ere badira era […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
UEU Udako Euskal Unibertsitatea du izena, baina, egia esan, urte osoan zehar antolatzen dituzte era guztietako ikastaroak. Are gehiago, Eibarren egoitza finkoa daukatenez geroztik, Markeskoa egoitza alegia. Oraingo honetan UEUren komunikazio arduraduna den Idoia Torregarairekin mintzatu gara laster heltzekoa den udaberriari begira programatuak dituzten ikastaroen nondik norakoak ezagutze aldera. Iraupen […]
Bederatzi hilabete pasa dira Patxi Lopez Ajuria Enean dagonetik eta denbora laburra da behin betiko ondorioak ateratzeko Xabier Aierdiren ustez. Hasteko, PSEk eta PPk gehiengoa dute Gasteizko Legebiltzarrean boto gutxiagoarekin. Bien bitartean EAJk ez du oraindik digeritu oposizioan egotea eta PP eroso dabil. Xabierren ustez ohiko arazoei (langabezia, ekonomia…) beste […]
Ernestina Herrerak Argentinako Clarín hedabideen taldea zuzentzen du, beti poterearen laguna izan delako. Baina Marcela eta Felipe Herrera Noblek -Ernestinaren seme-alabak- DNA probak egin zituzten abenduaren 30ean. Argentinako diktaduran desagerraraziei bahitutako seme-alabak izan daitezke Herrerak, 1976an Ernestinak adoptutako bi gazte horiek. Argentinan, garai hartan, gutxienez 500 ume bahitu zituzten eta […]
Ezagunak dira Madrilgo gobernuak horien inguruan dituen iritzia eta asmoa, baita espainiar estatuko patronalarenak ere. Luis Guridiren ustez posible da gaurko Pentsio sistema mantentzea nahiz eta kotizazioak jaitsi: baina gobernuak (eta patronalak) nahi duena honako hau da: urte gehiago eman lanean eta gutxiago erretiroa kobratzen. Gobernuaren azken momentuko zalantzek eta […]
Iñaki Barcena irakasle eta Ekologistak Martxan taldeko kidearekin egon gara. Aurtengo Ekozinemaldiaren planteiamendua eta egitaraua komentatu dizkigu hasera batean. Ondoren, Santurtziko termika berriaren nondik norakoak baliatu ditu zenbait gogoeta plazaratze aldera. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Gaurkoan Xamar heldu zaigu Bilbo Hiria Irratiaren estudioetara “Euskara jendea” liburuaren beste kapitulu bat zuzenean jorratzera. Horixe da Xamarrek hilean behin egiten digun oparia. Oraingo honetan Euskal Herrian administrazioa euskalduntzeko historian zehar izan diren eskaerak ekarri dizkigu gogora Xamarrek. Zenbaitetan Administrazioa euskaldundu beharra oriango kontua dela uste ohi dugu, baina […]
Hilaren 26 eta 27an Basaurin egingo dituztenak. Bertan zer nolako sexu-heziketa mota egiten ari diren izango dute aztergai: egun, askotan egiten den prebentzio-heziketa ez da sexu-heziketa Igor Erauzkin sexologoaren ustez. Igorrek berak parte hartuko du Jardunaldietan tailerra emanez, Kulturartekotasun eta sexuaren ingurukoa hain zuzen. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Aldaketarako abiapuntua tresna bat da, Herriaabianek nahi duen aldaketa soziala bultzatzeko. Hilabete batzuk eman dituzte eztabaidatzen eta ekarpenak egiten eta pasa den larunbatean Zirriborroa adostu zuten. Otsailean eta martxoan batzarrak izango dituzte hiriburuetan, dokumentu bat ateratzeko asmotan. Mobilazazioei ere ekingo diete otsailetik aurrera eta bereziki ekainaren 12an Europako Foro Soziala […]
Egunotan bolo bolo dabilena: Greziako defizit publikoa eta zor metatua oso handiak dira eta Europako Batasunak (Alemania eta Frantzia hobe esanda) esku hartzea erabaki du. Greziako egoera bideratzeko, Luis Guridik kontatu digunez, gastu publikoa murriztuko dute eta horrek langileen erantzuna ekarriko du: dagoeneko hainbat langile greban daude eta mobilizazio gehiago […]
