Arabako Vitalek proposatutakoa: finean, EAEko hiru Kutxen fusioa izango litzateke, baina bakoitzak hainbat ezaugarri mantenduz. BBKk eta Kutxak ezetz esan diote proposamenari, potere politikoa galduko dutelako Luis Guridiren ustez. Dena den, kontuan hartu behar da  espainiar estatuko Kutxak Banku bihurtu nahi dituztela Madrilgo erabaki guneetan. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

G. Aresti euskaltegiko partaide den Isa Isazelaiak euskaltegiaren egitasmo berriak azaldu dizkigu: ostiraleko ikasleen festa, ekainean zehar sagardotegira txangoak, ikastaro trinko berriak ekainean barna, “Hiri- Mendi” barnetegia, udarako zenbait plan eta egitasmo… Ez dago ez aspertzerik euskararen munduan murgilduz gero! Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

1

“Mila irakurle eta hamaika gehiago” lelopean ekainaren 4, 5 eta 6an Larrabetzun egingo dutena, Literatura Eskolak eta Larrabetzuko herriak antolatuta. Bigarren edizio honetako helburua euskal literaturaren irakurzaletasuna bultzatzea da, Patxi Gaztelumendi Irratia.comeko kideak azaldu digunez. Egun horietan, liburuen aurkezpenak, bertso-trama literarioa, kontzertuak, antzerkia, mahai-inguruak eta Azoka izango dira, Literaturiatxuak (umeei […]

Maiatzari dagokiona. Elkarrizketa nagusia Kanala  Auzo Elkarteko Txus Uretari egin diote eta Erreportai nagusia, aldiz, Berbaizu euskara elkarteari, aldizkariaren argitaratzaileari alegia. Horietaz gain, besteak beste, Deustuko Historia, Inkesta eta Gurera etorriak atal klasikoak, etabi aipamen kultur arloan, musikan eta pinturan, Lur Mallea Prest aldizkariko zuzendariak kontatu duenez. Elkarrizketa hau deskargatzeko […]

Iosu Larrinaga soziologo eta EHUko irakaslearekin egon gara; krisi ekonomiko eta finantzieroak zenbait egitasmo estrategikoetan izaten ari den eraginez mintzatu zaigu eta zehazki AHTren kasoa aztertu du. Halaber, erresistentziarako gogo eta ekimen zenbait aipatu, eta gogoratu AHTren aurkako nanifa nazionala egingo dela Bilbon, ekainaren 19an. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

UEUk antolatuta, gaur Bizi Zientzien Ikertzaileen I . Topaketak egin dituzte Eibarren eta guk Ibaizabal magazinean Ekaitz Agirregoitia ikertzaileari hots egin diogu, jardunaldion nondik norakoak azaltzeko. Lehenbizi, bizi zientzietan bizidunekin jarduten duten zientzia guztiak sartzen direla argitu digu Ekaitzek, hots, medikuntza, erizaintza, biologia eta farmazia. Gero, egitaraua zehazteari ekin dio […]

Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak sektore publikoan konbokatu duena. Testu honekin batera lau elkarrizketa agertzen dira: greba eguna baino lehen Patxi Gaztelumendiri egindakoa; grebaren egunean beste bi: LABeko Sonia Gonzalezi eta EILASeko Josu Zalbideari. Bukatzeko, greba pasa ondoren balantzea egin du ELAko Izaskun Garikanok. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN. Solasaldi […]

Egun horretarako  greba egitera deituta daude Hego Euskal Herriko sektore publikoko langileak, baina aldez aurretik zeuden deituta Irakaskuntza ez unibertsitarioan. Egia da Zapateroren neurriek ere eragin handia izango luketeela Irakaskuntzan, baina sektore horren arazoak lehenagotik zetozen, CCOO eta UGT sindikatuek Jaurlaritzarekin sinatutako aurre-akordiotik hain zuzen. Eta horretan, arazoa ez da […]