Iñaki Barzena, EHUko irakasle eta Ekologistak Martxan-eko taldekidea izan dugu gurekin; bizi dugun krisi ekonomikoaren oinarriak, zergatiak eta ondorioak aztertu dizkigu; halaber, iragarritako inbertsio murrizketek zenbait proiektu estrategikotan izan dezaketen eragina ere aipatu digu. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Hilaren 22an burutuko dutena Euskal Herriko hainbat elkartek bultzatuta (Bilboko Konpartsak, Gora Iruñea, Donostiako Piratak, Gasteizko Txosnak…). Egungo errealitate eta eredu desberdinetatik abituta jaiak antolatzerakoan agertzen diren arazoak aztertu nahi dituzte eta elkarlanean oinarrritutako sare bat sortu. Ondorioak ere aterako dituzte, Urko Uriarte Bilboko Jai Batzordeko kideak kontatu digunez. Bukatzeko, […]
Sail luzea egiten ari gara azken aspaldi honetan Xamarrekin bere azken liburuaren -Euskara Jendea- kapituluak banan-banan jorratzen eta komentatzen gure entzuleentzat. Oraingo honetan, Bilbon zegoela probetxaturik, Euskal Herrira bisitan etorri eta gutaz eta gure kulturaz zerbait idatzia utzi duten bidazti atzerritarren berri emateko eskatu diogu Xamarri, eta berak, jakituria handiz, […]
Ostegun honetatik aurrera Plaza Barriko Euskaltzaindian izango da martxan Bilboki: formato txikiko antzeslanak eta euskaraz, Kafe Bilbaok eta Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta. Gaurkoan, Gilkitxaro taldearen “8 begi” antzeslana izango dugu ikusgai, konpainia horren Galder Perezek azaldu digunez: berrogei ta hamar minutuko lana non absurdotik abiatuta kutsu komikoa eta kabareta uztartzen […]
Hilaren hasieran Bartzelonako FIRAn burutu dutena. Sariak, tendentziak, ekitaldi osagarriak, Moebius eta gehiago komentatu du Jon Iñaki Artetxe komiki adituak. Aurten ehun mila bat lagun pasa dira komikiaren Meca horretatik eta EAE izan da gonbidatua: Jon Iñakiren ustez, izen batzuk falta ziren. Dena den, gustora itzuli dira etxera lau egunetan […]
Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak sektore publikoan deitu duena. Zapateroren azken neurriek, murrizketa asko eta arlo desberdinetan ekartzeaz gain, sektore publikoko desmantelamentua eta pribatizazioa egiteko bidea irekitzen dute Izaskun Garikano ELA sindikatuko Zerbitzu Publikoetako arduradunaren ustez. Krisia gainditzeko zerbitzu publikoak sendotu eta garatu behar dituztela eta horrekin batera fiskaltasuna behar […]
Hautsak harrotu dituztenak, eta defizitari aurre egiteko Espainiako gobernuaren ustez. Luis Guridik, aldiz, Espainiako gobernuak neurri gogorrak hartu dituela pentsatzen du baina errezenak, fiskalitatea ukitu gabe, esaterako. Are gehiago, etorkizunean neurri gehiago iragarri ditzakete eta laster, seguru aski, Lan erreforma. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Ekimen guztiz interesgarria jarri du abian EHNE sindikatuak. Hitz laburrez esanda, ekimena honetan datza: EHNE sindikatuak harremanetan jartzen ditu zenbait baserritar baserria bertatik bertara ezagutu nahi luketen kaletarrekin. Programak askatasun handia ematen dio jendeari, ekainetik eta abuztuaren amaierara bitartean egonaldiak baserritarraren eta kaletarraren gogara antolatzeko aukera ematen baitie. Naturaren inguruko […]
Hilaren 18an frantziar estatuko, Italiako eta Euskal Herriko AHTren aurka diharduten taldeak Europako Legebiltzarrean izango dute hitzordua, pasa den urtarrilean Hendaian adostutako ituna ezagutarazteko. Horrekin batera, AHTri buruzko egoera eta bestelako informazioak eman dizkigu Bea Arana AHT Gelditu! Elkarlana plataformako kideak. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Iosu Larrinaga EHUko irakaslearekin izan gara. Mundu mailan bizi dugun krisi ekonomikoak gure artean duen zenbait eragin aztertu ditu. Krisiaren sorburua, bilakaera eta egungo egoera… Epe ertainera eta luzera dauden perspektibak ere kontuan izan ditu Iosu lagunak. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
