EHNE sindikatuaren izenean, bertako kide den Olate Arrarte azken aspaldion Karrantza aldeko artaldeek jasan dituzten erasoez mintzatu zaigu. Elkarrizketa honetan EHNE sindikatuak otsoen erasoen aurrean administrazioek agertzen duten axolagabekeria salatu nahi izan du eta, halaber, azpimarratu egin du auzia ez dela ardiak ala otsoak, ardiak eta otsoak baizik. Solasaldi hau […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Urtarrilari dagokiona eta azalean Victor Hugo Garrido venezuelarra: berari egin diote elkarrizketa nagusia Lur Mallea Mahatserriko Berton hilabetekariko zuzendariak kontatu duenez. Bestetik, besteak beste, Komite Internazionalistak taldearen 30. urteurrena, euskal preso politikoen senideen egoera, Santutxuko Ihauteriak, Melilla y Fez taberna edo Kluben arteko Europako Kros Txapelketa jorratu dituzte zenbaki honetan. […]
Gaurkoan, Bilbon diren bi pertsona horien erakusketak aztertu ditu Ismael Manterolak. “Maneras verticales” izenekoa da Usoak Abisal Espazioan duena. Bertan margo batzuk eta gehiago ludikotasuna omentzen. Bestetik, Frank Lloyd Wrigth arkitektuarena Guggenheimen dago eta Ismaelen ustez benetako erakusketa da, ondo antolatuta eta ondo azalduta, mundu guztiak uler dezan. solasaldi hau […]
Abenduan hasi zena eta, seguru aski, aste honetan bukatuko dena. Bitxia benetan epaiketa, non fiskaltzak ez zuen zigorrik eskatu eta azkenean absoluzioa eskatu duen. Dena den, epaia ezagutu arte zuhurtziaz jokatu behar da Andoni Alvarez Egunkariaren aldeko kanpainaren Euskal Herriko koordinatzailearen ustez. Orain arte burututako elkartasuna baita falta den auzi […]
Iosu Larrinaga soziologoa izan dugu solaskide. Alde batetik Iberdrolak Santurtzin, Termika berriaren inguruan plazaratu berri duen egitasmoa aipatu digu eta horren zergatiak eta batez ere ondorioak jorratu. Halaber eta larunbatean Muskizen egin manifaren harira, bertako coke plantaten arazoak ere aztergai izan dira. Bi egitasmo suntsikor aldez aurretik oso zigorturik dagoen […]
Iñaki Barzenak Kyotoko goi bileraren inguruan atera daitezkeen zenbait irakaspen aipatu dizkigu eta era berean Juantxu Lopez Uralderen atxiloketari buruz.Halaber, Green Peace-k Euskal herrian jokatzen duen paperaren harira ere jardun du Ekologistak Martxan taldekidea den Barzenak. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Larunbat honetan hasi eta otsailaren 6a bitartean Bilboko hainbat lekutan martxan izango da Zinegoak, Gai-Lesbo-Trans Zinemaldia. Aurten Cannes, Berlin, Donostia edo Erroman parte hartu duten zenbait luzemetrai izango dira ikusgai. Horrez gain dokumentalak, laburmetraiak, zortzi lan “bereziak” eta gehiago (Txistu showa, Off Zinegoak, festak, musika..) Bea Majuelo Zinegoakeko komunikazio arduradunak […]
Bi gai hauek aipatu dizkigu Iñaki Barzenak. Alde batetik joan den larunbatean Hendaia- Irun artean egin zen AHTren aurkako manifa eta dagoeneko izan duen eragina batez ere Ipar Euskal Herriko politikarien artean. Bestetik, Ekologistak Martxan taldeak Urdaibai erreserban egin nahi zuten gehiegikeria espekulatibo baten aurka irabazitako auzia ere aztergai izan […]
Urtarrilari dagokiona eta zenbaki honetako Monografikoan “Euskaraz saltzen” gaia jorratu dute. Horrezaz gain, elkarrizketa pare bat egin dute, Luis Alejos mendizaleari eta Hotsak Hezurretan musika taldeari. Bestetik, Komite Internazionalistak taldeko 30. urteurrena edo Deustuko Ihauteriak ez zaizkie ahaztu, eta bukatzeko, ohiko atalak (Gurera etorriak, Inkesta, Deustuko Historia…) komentatu ditu Mikel […]
Administrazioak diru behar larrian dabiltza eta kontsumitzaileenganako presioa areagotu dute zerbitzuen prezioetan zein zergetan. Aurten, ederki igo dituzte argindar, butano, posta edo garraioen prezioak, Jose Luis Segura EKAko komunikazio arduradunak azaldu duenez. Euskal udal gehienek ere, igoera handien joera agertu dute eta Errenta Aitorpenean gauza bera gertatuko da. Bien bitartean, […]
