Hilaren 15etik 18ra bitartean burutu nahi dutena, besteak beste EKEUKOk (Euskal Herriko Elektromagnetismoak Kaltetutakoen Koordinakundea) deituta. Sakelakoen (eta antenen) arriskuez ohartarazi eta gaurko legedia aldatu nahi dute. Espainiar estatuko erakundeen aldetik erantzunik ez dutela jaso, bai aldiz Europako Legebiltzarretik salatu du Jabier Perez Urraza EKEUKO kideak. Egoera bideratzeko bost puntuko […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Afera eta errealitate honen inguruan mintzatu zaigu Iosu Larrinaga soziologoa gaurkoan. Dagoeneko abian dauden golf- zelaiak eta halaber burutu nahi dituzten egitasmoei buruz, Baztangoa alegia. Onuragarriak dira turismoa erakartzeko? Elite baten kirola izatetik herritartu egin da? Eraldaketa paisajistikoa dakarte? Espekulaziorako bideak ireki? Zenbat istorio, zenbat galdera… Solasaldi hau deskargatzeko klikatu […]
Zain Dezagun Urdaibai, Abiñakoak eta Txatxarramendi elkarteek osatu dutena. Hedabideen bitartez izan zuten Bizkaiko Foru Aldundiaren Guggenheim 2 egitasmoren berri. Eta aste honetan bertan 10 puntutako Manifestua plazaratu dute, Busturialdeako egoera aztertuz eta edozein egitasmoaren aurrean parte hartzea eta eztabaida eskatuz, Jon Martinez Urdabaietz koordinakundeko kideak azaldu digunez. Solasaldi hau […]
Edo komunikabideetan agertzen ez den Hegoa. Laburmetrai lehiaketa honen bitartez gogoetari bideak ireki nahi dizkio Euskadi-Kuba elkarte antolatzaileak. Lehen edizio honetan edonork har dezake parte, lehiaketaren oinarriak kontuan hartuta, jakina, eta dagoeneko zenbait lan jaso dituzte antolatzaileek, Elena Bengoetxea Euskadi-Kuba elkarteko bozeramaileak adierazi duenez. Epea apirilaren 15ean bukatuko da eta […]
Jabi Zabala Algara konpartsako kidea izan dugu gurekin. Aurtengo aratustean Bilboko Konpartsen egitaraua azaldu digu; halaber Udalaren jarrera baztertzailea ere aztergai eduki dugu. Dena den, aukera ezin hobea Konpartsekin batera egun alai eta gozoak igarotzeko. Goazen festara! Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Asel Aske ! Kolektiboko eta idazle den Laura Mintegi izan dugu gaurkoan, hain zuzen gaur bertan Asel espetxetik epaitegira eramango dutelako. Aselen atxiloketa, karguak, bere egoera, bere engaiamendua eta gehiago aipatu eta aztertu ditu. Asel “arriskutsua, peligrosoa” dela esan du, hitzaren bitartez egia ateratzen duelako: horra hor Txileko agintarien erantzunaren […]
Duela bi urte luze AEBetako finantza arloan sortu zutena, Luis Guridik (EHUko irakasle eta ekonomilaria) gogorazi digun bezala. Krisi hori ekonomiara pasa zen eta duela hainbat hilabete gurean dugu, bere ondorio latzekin: langabezia, prekarietatea, soldaten eta eskubideen murrizketa…Luisen ustez ez da erraza jakitea espainiar estatua noiz aterako den (eta nola) […]
Gai honi buruz jardun du Iñaki Barzena EHU eta Ekologistak Martxan taldekideak. Deshazkundearen ideia garatu du eta inguruan ditugun zenbait adibidez ornitu digu bere kontakizuna. Halaber ostegun goizean Sarrikon eta arratsaldez Ekoetxean izango diren hitzaldiak gogorarazi dizkigu Iñaki lagunak. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Otsailari dagokiona eta azalean “Leitzaran, ohiartzunen bidea”: honi dedikatu diote erreportai nagusia. Euskara bidaide atalean, berriz, Bermeoko euskara aztertu dute. Nafarroan bi geldialdi egin ditu aldizkari honek, “Hiru eski-bide nafar Pirinioetan” eta ” Etxano: enigma erromanikoa” artikuluekin. Ohi denez Bitakora kaierra, argazki eder bat eta hiru txango egiteko xehetasunak. Martxokoan […]
Askapenak antolatu duena, hilaren 6tik 13ra bitartean. Helburua Euskal Herriko hainbat gai nazioartean hedatzea bada ere, horren bitartez gure herriarekiko elkartasuna bilatzen dute antolatzaileek. Aurten 70etik ekimen baino gehiago burutuko dituzte 18 herrialde desberdinetan, Ruben Sanchez Askapena elkarteko kideak azaldu digunez. Informazio gehiago askapena.org helbidean. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
