UEUko Udako Ikastaroak Baionako IUT Unibertsitatean ibili dira aste honeta. Bertan bost ikastaro jorratu dituzte: Euskal mitologia eta Ipuinak, Kantuak, Pedagogia libertaria, Idazketaren psikologia eta pedagogia, eta Euskara lan munduan. Horietaz gain Giza Eskubideen Europako Auzitegiari buruzko mintegia ere burutu dute. Ondoren, aste honetan egindako bost elkarrizketak dituzu eskuragai. Astelehena: […]

Aste honetan bertan prentsaurrekoa egin du Herriaabian Plataformak, balantzea egiteko. Baikorra da, Igor Uriarteren ustez, orain arteko egindako lana: borroken berpizkunde batean gaudela uste dute, oztopo guztien gainetik (elite politiko eta ekonomikoak, eta hedabide handiak) bidea eginez. Euskal Herriak behar duen aldaketa soziala lortzeko bidean, Herriaabianen pentsamendua zabaldu, mobilizazioak bultzatu […]

Bilboko Kalealdiaren 10. edizioarekin hasi da Agus Perez antzerki-kritikaria, egunotan 7 Kaleetan dabilena. Asteburuari begira, hiru aipamen egin ditu Agusek: Santurtzin izango den Glu-Glú konpaniaren “Maldito parné”, Barakaldo Antzokian “En la cama” Maskaradaren eskutik eta Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerkia: bertan Catalunyako Scura Past, Galizako Femme Fatale, hemengo Hortzmuga, Salitre, Eidabe… […]

Durangoko Erraldek, EHNE-Bizkaia eta Bizkaiko harakinekin laguntzarekin, “Bertako okela bertan kontsumitu” kanpaina  abian jarri berri du. EHNEko Eneko Egibarrek kontatu digunez helburuak bertako kalitatzeko produktuen alde egitea eta abeltzainei prezio duinak ordaintzea dira. Foru Aldundiari dei egin diote kanpaina lagun dezan, baita jatetxe eta ostalaritzan diren enpresei ere. Duela gutxi […]

Ekainari dagokiona, 32 orrialde eta azalean 100 urte bete berri dituen Santutxuko Pedro Herrero: berari egin diote elkarrizketa nagusia.  Lur Malleak, Berton Mahatserriko hilabetekariko zuzendariak ohiko atalak ere komentatu ditu (Begoña eta euskerea, Inkesta…). Horietaz gain, beste artikulu batzuk azaldu dizkugu Lurrek: Auzoak biziberritzen, Eraso sexistak (2) Mahatserrian, Ikastetxeetako jantokiko […]

Uztailari dagokiona eta erreportaje zentralak “Ibai ondoko bideak” izenburupean bost bide eskaintzen ditu, freskagarriak benetan. Zenbaki ta lur atalean “Kintoa-Aldudeko 4 gakoak” azaldu dituzte: ardia, burdina, arraina eta zerriak hain zuzen. Euskara bidaide, berriz, Artziniegako merkatuaren inguruan dabil eta horrekin batera Bikingoak Euskal Herrian, 3 txango, argazki polit bat eta […]

Pasa den astelehenean hasi ziren 37. UEUko Udako ikastaroak, Eibarren eta “Jantzi” lelopean. Astean zehar Bullyng homofobikoa, Datu espazialak, Heziketa emozionala edo Sormen teknikak izan dituzte hizpide. Horietaz gain, mahai-inguru berezia burutu dute Kazetaritzaren erronka berrien inguran. Egunero egin diegu elkarrizketa bat eta ondoren dituzu aste honetako bostak. Elkarrizketa hau […]

Mikel Asurmendik Argiako kazetariak lau gai jorratu ditu aste honetan: Asteko kronikan “Krisia eta iraultza erromatar garaian”; “Pertsonaia”, aldiz, Josune Zabala da eta elkarrizketa luzea egin diote. “Erdiko kaieran” beste elkarrizketa bat, Mikel Peruarenari egindakoa. Eta Aitziber Saroberi beste bat egin diote, natur baliabideen inguruan. Bukatzeko,  Larrun gehigarria komentu du […]