Astelehen honetan heldu zaigi berri txarra: Mikel Laboa Donostiako Erietxean hil da gaur goizean, egun batzuk bertan eman ondoren. Ez Dok Amairuren sortzaileetakoa euskal kantagintza berriaren suspertzailea izan da duela 74 urte Donostian jaiotako kantaria. Dokumentu hau deskargatzeko klikatu HEMEN. Dokumentu hau deskargatzeko kliokatu HEMEN. Dokumentu hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Abendiaren 17an Bilboko Boluntaren egoitzan gai horren inguruko Jardunaldia burutuko dute. Aholkularitza sexologikoa zer den azaldu ondoren, Biko arloko Igor Erauzkin sexologoak Jardunaldi horren helburuak eta egitaraua kontatu ditu. Aholkularitza sexologiko hori gazteei zuzenduta dago eta egun horretan Udal teknikari batzuek, Joserra Landarroitajauregik eta Igor Erauzkinek hitz egingo dute. Informazio […]
Mikel Laboaren heriotzarekin hasi da gaurkoan Patxi Gaztelumendi “Bide gorritik” saioan. Patxik kontatu digunez zenbait proposamen jarri dira dagoeneko interneten eta zalantzarik gabe Durangoko Azokan pisu berezia izango du Laboak. Aurten 43. edizioa burutuko dute eta nobedadeen artean Xabier Leteren liburua, “New York-Bilbao-New York” Kirmen Uriberen nobela berria edo Joseba […]
Zenbait gai ekarri ditu gaurkoan Iosu larrinaga EHUko irakasleak, hala nola, Jaurlaritzak Petronorri eman baimena, AHTren inguruan Arrigorriagan gertatutakoak edota Unibertsitatean izango diren hauteskundeei buruzko gogoetak, batez ere zenbait irakaslek bizi duten egoerari buruzkoak. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Gaurko Solasaldian Gerediaga elkartearen arduraduna den eta Durangoko Liburu eta Disko Azokaren antolakuntza lanetan eskarmentu handia duen Jon Irazabalekin mintzatu gara luzaz. Azokaren hasierako urteak zelakoak izan ziren, geroztiko bilkaera nola gertatu den eta gaur egungo egoera jorratu dugu, gehienbat. Horrezaz gain, azokak bisitariei eskainiko dizkien zerbitzuak ere aipatu ditu […]
Bi gai izan ditu gaurkoan mintzagai Ismael Manterola EHUko irakasle eta arte adituak: alde batetik Joaquin Sorollaren “Vision de España” erakusketa” eta Getxoarte 2008 bestetik. Sorollaren erakusketa, Ismaelen ustez, ez dago ondo antolatuta: margo asko eta handiak, oso handiak ekarri dituzte AEBetatik eta hantxe jarri dituzte, Valentzian jaiotako pintorearen lan […]
Azken egunotan eta datorren asteburuan zenbait antzeslan izango dira Bilbon eta inguruko herrietan, eta gehienak euskaraz Agus Perez antzerki kritikariak azaldu duenez. Arriagan izan da azaro honetan Larrabetzuko Kukubiltxo taldea “Haritzaren azala zehatza” lanarekin. Agusen ustez, aldaketa sakona egin dute Kukubiltxoek antzeslan honekin, baita asmatu ere. Bestetik, datorren larunbatean gutxienez […]
Aste honetan bertan prentsaurrekoa egin du Nafarroako AHT gelditu Elkarlanak Iruñean, tren berri et azkar horren inguruan egindako hausnarketa plazaratzeko. Hasteko, talde horretako Gorka Ovejerok kontatu digunez, Nafarroan indarrean den krisialdia aztertu dute: gero eta Lana Erregulatzeko Espediente gehiago, ia 9.000 lagun langabezian eta erakunde publikoak bestaldera begira. AHTren lanek […]
Hilaren 26an eta 27an Bilboko Euskalduna Jauregian burutuko dutena, “Langileekin” lelopean. Bertan, Patxi Agirrezabala sindikatu horren Komunikazio arduradunak azaldu duenez, 736 delegatuk 3 gai nagusi izango dituzte: azken lau urteen balantzea, ponentzia onestea eta idazkari nagusia hautatzea. Aldez aurretik, 2.000 goratik delegatu parte hartu dute prozesu batean, ponentziari zuzenketak egiteko. […]
Datorren abenduaren 3an, asteazkena, lelo horrenpean hitzaldi didaktikoa emango du Xabier Monasteriok, Kafe Antzokian eta Bilboko Gabriel Aresti euskaltegiak antolatuta. Xabierrek kontatu digunez, era didaktikoan eta zenbait argazki zein musika pasarte lagunduta, Gabriel Arestiren zertzelada batzuk emango ditu: hasi bere jaiotzarekin eta bukatu, 41 urte beranduago, bere heriotzarekin. Gabriel Aresti […]
