Asteartero bezala, EHNE sindikatuko kideekin bat egin dugu Bilbo Hiria irratiaren Ibaizabal magazinaren solasaldian. Aste honetan Mikel Kormenzana Europako Batassunak nekazaritza politikaz agertzen duen axolarik ezaz mintzatu zaigu. Bere esanetan, martxa honetan jarraituz gero, nekazari txikiak desagertu egingo dira –baita gure ingurutik ere–, Europako agintariek batere lotsarik gabe industria handien […]

Hilaren 25ean munduko hainbat tokitan ospatuko dutena. Deigarraia da gurean gero eta salaketa gehiago jartzen dutela emakumeek, indarkeria sexista dela kausa (Nafarroan esaterako, aurten 3 egunero). Deiane Arrieta Bizkaiko Koordinakunde Feministako kideak kontatu digunez, lehenik eta behin ondo definitu behar da indarkeria sexista zer den. Egoera ikusita, aipatu Koordinakundeak mundu […]

Greenpeace ekologista taldeak iragan astean Garoñan burututako ekintza oinarri hartuta mintzatu zaigu Iñaki Barcena EHUko irakaslea Garoñako zentral nuklear eta energia honek suposatzen duenari buruz. Halaber, inposatu nahi dizkiguten beste zenbait egitasmo energetiko ere hizpide izan ditu Iñaki lagunak. Guztiak ala guztiak, ahaztu behar ez ditugunak izugarri eragin hadia izan […]

Duela bi aste Bilboko Kafe Antzokian azaro honetako lehen hamabostaldian egongo zena aztertu ondoren, gaurkoan bigarren hamabostaldiaren berri ekarri digu Mikel Urbeltz Kafe Antzokiko Programazioko kideak. Aste honetan, besteak beste, Kirmen Uriberen “New York-Bilbao-New York” eleberriaren aurkezpen musikatua izan dugu, Urbeltzen Dantza Ganbara eta Joe Bonamassaren kontzertua. Asteburuan Hermano Ele […]

Gaurko kolaborazioan Jose Rojasek Wikipediaren sinesgarritasun gero eta handiagoaz jardun du. Jakin berri dugunez, Espasa-Calpe entziklopedia komertzialek hainbat eduki kopiatu dizkio hiztzez hitz entziklopedia elektroniko askeari. Bestalde, gorrek telefonoz hitz egin ahal dezaten sistema berezi batez ere mintzatu zaigu Jose , eta bere azken gaia YouTubek aurrerantzean bere zenbait bideotan […]

Kontsumoak  aurten jaitsiera nabarmena izan du krisialdiak eraginda eta Gabonetan ere, jaitsiera hori nabaritu egingo dela esan digu Jose Luis Segura Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolamenduko komunikazio arduradunak. Batez beste, EAEn 1.100 euro gastatuko ditu familia bakoitzak, iaz baino %5 gutxiago. Kontuan hartuta gastu hauetan EAE Europako bigarrena dela eta Espainiar […]

Bilboko auzo horren kale nagusietan bideo-kamera begiraleak jartzea erabaki du Bilboko udalak, alderdi horretan ematen diren lege-hauste eta delituak gutxiarazteko. Udalaren ustez, egitasmo honek bat egiten du auzokideen eskariarekin. Arturo Isarzelaia S. Frantziskoko Auzo Elkarteko kideak, kontrakoa pentsatzen du eta Bilbo Zaharra, S. Frantzisko eta Zabalako Koordinakundearekin bat eginez sakondu […]

Lelo horrekin ekintza sorta antolatu du Donostiako AHTren aurkako taldeak. Hilaren 14an hasiko dira afari-merienda. antzerkia eta talde horren aurkezpenarekin. Igandean, azaroaren 16an Mendi martxa egingo dute Martutenetetik Errenteriaraino. Hurrengo asteko astezkenean, 19an, batzarra egingo dute AHT Gelditu! Elkarlanarekin, abenduko mobilizazioak bultzatzeko Donostia mailan. Eta bukatzeko, hilaren 20an “Itoitz hustu […]