Xabier Aierdi soziologo eta irakaslea izan dugu Selekzioaren inguruan sortu polemikaren inguruan hitz egiten. Besteak beste, ez dugula onartzen ze gizartean bizi garen azaldu du Xabierrek eta halaber, ingurumarian sortutako gora- beherek ematen dioten pena aipatu digu. Euskal Herria, Euzkadi, Euskadi, Baskonia… zer deritzozu entzule?? Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Fidagarriak al dira Elikagaien etiketak? Irakurri edota ulertzen al ditugu? Galdera hauei erantzuna eman die Jose Luis Segura EKA, Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolamenduko komunikazio arduradunak. Elikagaien etiketei buruzko araudia gurean ez da askotan betetzen, eta askotan ere guk ez ditugu behar bezala irakurtzen edota ulertzen. Legez, elikagai desberdinen etiketek hainbat […]
Ideiak sortu eta antolatzeko teknika hau izan du mintzagai Eleder Aurtenetxek. Duela 30 urte Tony eta Barry Bussandek idatzitako liburuan oinarritzen da. Funtsean, orrialde zuri batean marrazki erradiala egingo dugu, hitz klabeak jarri eta koloreak ondo erabiliko ditugu. Eskuz edo ordenagailuz egin ahal da eta gure bizi normalerako edo lanerako […]
Luze mintzatu gara Erralde abere hiltegiko kudeatzaile den Eneko Egibarrekin Bizkaiko bildotsaren kanpainari buruz. Izan ere, Bizkaiko artzainek, harakinek, Erralde abere hiltegiak eta EHNE sindikatuak hitzarmena sinatu baitute, aurten lau bat mila bildots hil eta merkaturatzeko, artzainek berek jarritako prezioetan. Bertoko ekoizleen lana sustatzera eta bultzatzera datorren ekimen guztiz interesgarria […]
Mahatserriko Berton aldizkariaren 115. zenbakia, azoroari dagokiona, komentatu digu gaurkoan Zihara Aranbarri aldizkari horren zuzendariak. Elkarrizketa nagusia Noemi Amaya ijitoari egin diote. Horrekin batera “Looking for Mr. X ” laburmetraia, Sendeja kalearen esanahia, Tas Taseko “121 ahotsik gabeko ahotsa” irratsaioa eta eremuko 3 Gaztexeen egoera izan ditu mintzagai Ziharak. Bukatzeko, […]
Antzerki eta dantza mailan azken bolada honetan izan denei eta izango direnei egin die errepaso Agus Perez antzerki kritikariak. Hasteko, gustoko izan ez dituen bi dantzaldiren berri eman du, pasa den astean Deustualdeko La Fundicionen izandako La Ribotena eta Euskaldunan Henry Ogikirena hain zuzen. Aurrera begira, aste honetako asteartean Ander […]
Bilboko Kafe Antzokiaren 13. urteurrenaren harira gogoeta xumea ekarri digu Xabi Monasteriok. Eginiko ibilbidearen kontakizuna, 2008 urteko laburpena eta aurrerantzean daudekeen erronken egitasmoak. Ba ei “dok hamairu” Bilboko Antzokian. Zorionak!! Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
“Euskara Jendea” izeneko liburu bikainaren egile den Xamarrekin liburuari ematen gabiltzan errepasoaren beste atal bat osatu dugu gaur. Oraingo kapitulua “Herri literatura paperetara” izenekoa izan da eta bertan Xamarrek atzerritarrek gure herri kulturaren bilketan izan zuten garrantzia azpimarratu dugu. Adibidez, Cerquand eskola ikuskatzaileak eta Webster apaiz anglikanoak ipuinen bilketa izandako […]
Pasa den mendeko 70 eta 80ko hamarkadetan arlo industrialak behera nabarmen egin zuela ikusita, batzuek Barakaldoko ingurugiroa errekuperatuko zela pentsatzen bazuen ere, gaurko egoerak kontrakoa erakusten du: Super Sur autobidea, Hegoaldeko Tren Sahiesbidea, Zabortegi bat, Tellituko harrobia, txaletak… eta gehiago eraiki nahi dituzte Errekatxon, Barakaldon geratzen den azken berdegune horretan […]
Bitxia bada ere Abanto-Zierbena omen da EAEn Espainiako Atzerritarrentzako Legea aplikatzen duen bakarra, Gasteizko Legebiltzarrak eta Arartekoak egindako gomendioei muzin eginez. Afera, SOS Arrazakeriako Zuria Arzuak kontatu digunez, honako hau da, aipatu udalak atzerritarrei (pobreei jakina) erroldatzea ezeztatzen diena, horrek dituen ondorio guztiekin (besteak beste pertsona horiek ezin dutela hainbat […]
