“Ez gure izenean, transbibollomarikak Palestinarekin” manifestuak 100 atxikimendu baino gehiago izan ditu Euskal Herriko LGTBI komunitatearen, norbanakoen eta eragileen artean. LGTBI komunitateak genozidioa salatzetik haratago joan nahi du egoera honetan jarrera aktiboa hartuz. Horregatik, Israeli boikota eta asteburu honetan Euskal Herrian Palestinako herriari elkartasuna adierazteko egingo diren mobilizazioetara LGTBI banderarekin […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Takoi altuek osasunari ekartzen dizkioten kalteak zerrendatu behar al ditut? Galdera hau planteatu du gaurkoan Oir Gorosabel fifioterapeutak. Informazioa oso erraz aurki dezakezue, eta, gainera, oso gauza xelebrea ikusiko duzue: denok, osagileak zein erabiltzaileak, takoiek osasunari ekartzen dizkioten kalteei buruz ados gaude. Zeharo. Horri buruzko informazioa eta ebidentzia ugari dago, […]
Desoreka, suizidioaren inguruko jardunaldiak dira, Zirikatzen kolektiboak antolatu ditu. Lehenengo saioa egin dute Deustuko gazte lokalean eta larunbatean bigarrena izango da. Galdera potoloaren inguruan jardungo dute Zergatik da beharrezkoa suizidioaz hitz egitea? Manu eta Gorkak ekarri dizkigute xehetasunak. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231108_zirikatzen_suizidioa.mp3 Deskargatu hemen.
Aimar kantariaren bakarkako lehen diskoa ezagutu dugu. kantu eta poesiaz beteriko aitortzekin dator. Bost disko kaleratu ondoren Dientes de Luna taldearekin; rock, pop eta baladak ohiko duen ahots pitin bat lakar, bero eta limurtzailearekin atondu ditu. “Confesiones de un amor abstracto” liburu-diskoa Azaroaren 24ean aurkeztuko du Bilbon. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/2361107_aimar.mp3 Deskargatu hemen. […]
Euskalgintzaren Kontseiluak eskerrak eman dizkie azken hilabeteotan lan nekaezina egin duten ehunka bolondresei eta larunbatean bertan Bilboko kaleak bate zituzten milaka herritarrei. Antolatzaileen aurreikuspena gainditu egin zuen larunbateko manifestazioak, baina Kontseiluko idazkari nagusi Idurre Eskisabelek argi adierazi du euskararen normalizazioak bide luzea duela oraindik egiteko. Bestalde, Kontseiluak gaineratu du itun […]
Katalanaren Galizieraren, asturieraren eta aragoieraren aldeko gizarte eragile nagusietako ordezkariek Euskalgintzaren kontseiluak deituriko manifestazioarekin bat egingo dute. Bezperan agerraldia egin dute elkarrekin, beraien hizkuntzen eremuan ere normalizazioaren aurka jasaten ari diren erasoen berri eman digute. Eragile guztien artean adostutako adierazpen bateratua egin dute. Idurre Eskisabelek argi adierazi du norberaren hizkuntzan […]
Euskal Herriko Mugimendu Feminista burubelarri dabil azaroak 30eko greba feminista orokorra antolatzen. Hamaika dira egiten eta egingo dituzten ekimenak, eta bihar bertan Indautxun hasiko dute Bilboko deriba feminista; haien hitzetan, ibilaldi kolektibo bat, elkarrekin zainketen narratiba integral bat eraikitzeko. Baina ekimenaren nondik norakoak hobeto azalduko dizkigu Maddi Bilbao Alde Zaharreko […]
Bestiak gara. Karmela espazio okupatuko liburutegi politiko eta autogestionatuan gaude. Herri borroken begiradatik antolatzen dugu bilduma, eta bi astean behin gomendioak ekarriko dizkizuegu. Gaurkoan bi libururekin gatoz: Edo argitaletxeko Genero-ariketak eta Susa argitaletxeko Munduko Poesia Kaieretako Adrienne Richen poesia liburua. Edo 2012tik 2017ra arte iraun zuen argitaletxe autogestionatua eta euskalduna […]
Euskalgintzaren Kontseiluak “Oldarraldiaren aurrean euskararekin bat, euskaraz bat” lelopean manifestaziora deitu du bihar, azaroaren 4an, euskara epaitegietan jasaten ari den eraso oldea salatzeko. Larunbatean 17:00etan abiatuko da manifestazioa Euskalduna Jauregitik eta udaletxe aurrean bukatuko da. Honatx Bilbo Hiriak jasotako hainbat atxikimenduren bilduma, Kontseiluaren Idazkari Nagusi Idurre Eskisabelen hitzekin hasita. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231103_kontseilu_laburpena.mp3 […]
Kultur diziplina askotako sortzaileak elkartuko dira Galdakaon. Azaroaren 5era arte, kultura diziplina ugaritako sortzaileak hartuko dute plaza. Gaur Metrokuadroka sormen laborategiak “Zeozertan dabil baina ez dakit zertan” antzezlana eskainiko du. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231102_sormene.mp3 Deskargatu hemen.
