2023an Bilboko errepideetan: istripu gutxiago, zauritu gutxiago eta hildako gutxiago izan dira. Bilboko errepideak gero eta seguruagoak dira, hala erakusten dute azken urtean Bizkaiko hiriburuak izandako istripu kopururik txikiena erakusten duten datuek, pandemiaren urteak izan ezik. Guztira 1.547 ezbehar izan ziren, eta horietatik 496 zauritu, aurreko urtean baino % 7,5 […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Kaixo, Bestiak gara Karmela espazio okupatuko liburutegi politiko eta autogestionatua. Herri borroken begiradatik antolatzen dugu kolekzioa eta bi astean behin gomendioak ekartzen dizkizuegu. Gaur Katakrakek argitaratutako “Rote Zora. Hiri-Gerrilla feminista piztiaren bihotzean” liburua gomendatu nahi dizuegu. Rote Zora 1974tik 1995era bitartean alemanian ekintza armatuak egin zituen eta soilik emakumez osatuta […]
Silitia taldek bihar azken kontzertua du, Azken eguna… izendatu dute horren berri emango digu Xabi Barrutia Silitiako erdia batu zaigu Bilbo Hiria irratira. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240119_xabi_silitia.mp3 Deskargatu hemen.
Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Asteburuko eguraldiaren berri eman digute. Bilbon izango ditugu kontzertuen errepasoa egin digute, esaterako, Gatiburen zuzenekoa. Antzerki ere izan dute hizpide, Erli pailazoa elkarrizketatu dute. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240119_agenda_anaidan_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.
Frankismoko bunkerrak aztertu dituzte erreportajean. Pirinioetan dagoen bunkerren lerroa. Mendian ikustera ohituta gauden arren, ez da inoiz askorik jakin horien inguruan, zertarako eraiki ziren, non dauden eta abar. Eva Garcia elkarrizketatu du Miel Anjel Elustondok. Zizurkilgo Fraisoro etxea zer izan zen kontatu du liburu batean: ume abandonatuak nola hartzen zituzten. […]
Bilbobuseko enpresa-batzordeak maiatzera arte aurreikusitako lanuzteak “areagotzea” erabaki du, 24 orduko bederatzi greba-egun deitu baitituzte.Lanuzteen igoera “enpresak eta Udalak, beren eginkizunak sistematikoki utzita, hitzarmena berritzeko duten borondate ezaren ondorio da”. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240118_bilbobus.mp3 Deskargatu hemen.
Oraina kontakizun jardunaldien edizio berria izan dugu hizpide Lutxo Egia eta Marta Zumetarekin. “Erresistentzia” kontzeptuari erreparatuko diote solasaldiek ea, iazkoek errelatua aztertu zuten moduan, euskal sortzaileak binaka gonbidatuta, aurten berriro bakoitzak bere ikuspuntutik garatuko du gaia. Lehen edizioan bezala, lau saio izango dira, urtarrilaren 23a eta martxoaren 5a bitartean, bi […]
Urtz taldea bueltan da. Esnatzean izeneko lan berria kaleratu dute, bederatzigarrena, aurrekoak baino elektronikoagoa, Urtarrilak 27an Bilboko Bilborock aretoan egongo dira zuzenean. Xabi Camarero izan da gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240115_urtz.mp3 Deskargatu hemen.
Amazigh urte berria ospatu zuten larunbatean Bilbon, 2974ari ongietorria emateko. Casilla kiroldegian festa antolatu zuen Agharas elkarteak, eta Bilbo Hiria irratiak bertatik egin zuen zuzeneko saioa, ordubetez. Bizkaian, 2016ko ikerketa baten arabera, 5.000 amazigh baino gehiago bizi da, eta bederatzigarren aldia da Agharasek urteberri festa antolatzen duela, baina, urtetik urtera […]
1993. urtean sortu zuten Betagarri taldea, ska-rocka izan zuten ardatz, guztira bere ibilbidean hamabi disko argitaratu zituen taldeak eta 2023an hogeita hamar urte bete ditu. Hori ospatzeko taldekideak bildu eta eszenatokira igo dira guztira 5 kontzertu egiteko: bi Gasteizeko Jimmy Jazzen, Iruñeko Totem aretoan beste bat eta Bilboko Kafe Antzokian […]
