Asteburua ate joka dugu eta bihar eta etzi, urriaren 7 eta 8an, ospatuko dute Leioako Mendibile Jauregian Bizkaiko Txakolina eta Musika jaialdi kulturala. Maider Zalduondo komunikazio arduradunarekin hitz egiteko aukera izan dugu, eta jaialdia Bizkaiko txakolina jendeari hurbiltzeko helburuarekin hasi zutela kontatu digu. Larunbat eta igandean txakolin dastaketez gozatzeaz gain, […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Asteburuan Euskal Herrian Euskarazek antolatuta. Euskaltzale eta independentisten topaketan antolatu dituzte. Elkarrekin pentsatzeko elkargunea izan nahi du. «Euskararen Errepublika» eraiki nahi duten horiek guztiak batzea izango da helburua. Intza Gurrutxagak ekarri dizkigu xehetasun guztiak. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231005_intza_ehe_topaketak.mp3 Deskargatu hemen.
Bigarren urtez badator EZK fest. Aurtengoa Sestaoko labe garai zaharraren parean antolatu dute urriaren 21ean 12:00etatik aurrera. Iker Alcedo eta Ane Sainz-Espiga jaialdiko antolatzaileetako bi izan ditugu gurean jaialdiaren nondik-norakoei buruz hitz egiten. Jaialdiko oholtza gainean izango dira, beseak beste, Merina Gris, Brigade Loco, Los Chikos del Maiz eta Sua […]
Bilboko Udalak Casilda Iturrizar parkearen zati bat itxi du aste honetan, Andrena erleak daudelako.Erle espezie hau ez da erasokorra traba egiten ez bazaie. Zuloak egiten dituzte lurrean arrautzak jartzeko. Erle hau ezagutzeko asmoz Iñaki Gonzalorekin berba egin dugu, erlezaina, Bizkaiko erlezainen elkarteko kidea eta apiterapeuta dugu. Erle bakartiarra dela azaldu […]
Thomas Vinterberg zinemagilearen ‘Festen’ filmean oinarritutako antzezlana estreinatuko du, ostiralean, Bilboko Arriaga antzokiak. Maria Goirizelaiak zuzendu du obra, eta Kepa Errastik ekarri du euskarara.Hainbat urteren ondoren, gurasoen etxera itzuliko da Jon, aitaren 60. urtebetetzea ospatzera. Han daudela, baina, lehertu egingo da festa, filmean bezala: Jonek familia osoaren aurrean salatuko du […]
Elikaldia Urriaren 16an abituko du. Esperientzia bat izan nahi du, denbora batez gure elikaduran erreparatzeko hausnartzeko. Zer jaten dugu, nola dago ekoiztua, nondik dator. Elikadura burujabetza eta jasangarritasuna ardatz dituen esperientzia pilotua da. Bilbo Zaharra eta Zazpi kaleetako bizilagunen kontsumo ohiturak aztertu eta eraldatzeko auzolan dinamika proposatzen digute. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231004_david_elikaldia.mp3 Deskargatu […]
Olafur Eliasson hitza entzun ditugu, atzo Guggenheim museoan egin zuen aurkezpena, bertako zuzendari eta Bilboko alkatea aldamenean zituela. daniar-islandar artista da. Bere eskulturagatik eta eskala handiko instalazioengatik da ezaguna. Atzotik Iparragirre kaleko zoruan ikus ahalko dira bere zazpi obra. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231004_iparragirrekalea.mp3 Deskargatu hemen.
Euskal eskola publikoaren alde, hezkuntza lege honi ez! lelopean deitu dute manifestazioa. Gaur legebiltzarreko atarian hezkuntza lege proiektuari erabateko aurkako jarrera agertu dute. Hautatu duten leloak ongi laburbiltzen du plataformak Hezkuntza Lege proiektuarekin duen kezka. Uste du legeak pribatua bultzatzen duela eta ez duela konponduko hezkuntza sistema duala. Are gehiago […]
Igande eguerdian, kalean, taberna parean egingo duten jai baten bidez, agur esango dio Gorlizko Xurrut tabernak 38 urteko ibilbide luze bezain oparoari. Xurruten historia gogoratzeko tartea hartu dugu bertako Eneko Alvarezekin, berak urteetan kontzertuak programatzeko ardura izan du eta. 1985ean Rufus eta AHV taldeekin hasi eta gaurdaino, euskal talde ugari […]
Basurtu folklorez beteko da “Plazarik Plaza” programarekin. Beti Jai Alai Dantzari Taldearekin batera antolatutako ekimen honek kalejirak eta folklore eta dantza taldeen emanaldiak eramango ditu Basurtuko kaleetara, auzoko herritar eta bisitari guztiek euskal folkloreaz doan gozatzeko aukera izan dezaten. Beti Jai Alai dantza taldeak 55 urte bete ditu aurten, Bilboko […]
