Euskalgintzaren Kontseiluak azaroaren 4ko manifestaziora joteko hiru arrazoi nagusi aurkeztu eta berretsi ditu gaur goizean eginiko agerraldian. Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkariaren hitzetan, agerralditik agerraldira areagotu egin dira oldarraldia publikoki salatzeko eta euskararen alde mobilizatzeko arrazoiak. Manifestazioaren ibilbidea zein den era azaldu du Eskisabelek. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231031_Kontseilua.mp3 Deskargatu hemen.

Helduen Euskalduntze eta Alfabetatzeko sektoreko eragileek agerraldia egin dute gaur Hezkuntza Lege berriak hitzuntza-ereduak mantentzeko arriskuaren aurrean eskaera bateratua egiteko. Azpimarratu dute Helduen Euskalduntze eta Alfabetatzaren sektorea estrategikoa dela herria euskalduntzeko prozesuan eta beharrezkoa dela abian jartzea belaunaldi beriei euskararen ezagutza egokia bermatuko dien euskarazko ikas eredu orokortua. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231030_Heldueneuskalduntze.mp3 Deskargatu […]

Urriko Azken Asteleheneko Azokan lehenengo ordutik ibili dira bisitariak erosketak egiten. 09:00etatik 15:00ak bitartean, 307 postutan eskaintza bete-betea dago gaur Gernika-Lumon. Bertsoa saioa hasi berri gure lankide Erlantzekin bat egin dugu, bertatik bertara azokako giroa ekarri digu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231030_erlantz.mp3 Deskargatu hemen.

Musika Bizian, estaturik gabeko musiken jaialdia egingo dute Galdakaon , Andra Mari Eusko Dantzari taldeak sortu zuen jaialdia, 2014an, eta bederatzigarren aldia izango du. Aurten Euskal Herriko, Kornuallesko, Bretainiako eta Kosovoko doinuak entzungo dira Galdakaon. Iturrondo plazan izango dira kontzertuak. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231027_xabi_musika_bizian.mp3 Deskargatu hemen.

Pasaden astean jakin genuen, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi zituen udal legea euskararen alorrean garatzen duen dekretuaren artikulu batzuk, udalei hizkuntza politikarako ahalmena mugatuz. EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak bete-betean eragiten die UEMAk eta bertako kide diren udalek urte askoan jorratutako lan-ildoei. Martin Aramendi UEMAko lehendakariak epaia kezkaz eta […]

Elkarrizketa bat pianoarekin: zahartzaroa emakumeen euskarazko poesian ekintza ikusteko aukera izango da bihar, osteguna, Bilboko Euskararen Etxean arratsaldeko 19:30etan. Euskararen Etxeak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kirola eta Kultura Sailak Hizkibridoak izeneko zikloa abiatu zuten 2020. urtean. Ainhoa Urien eta Nerea Iglesias arituko dira oholtza gainean, eta guk Ainhoa Urienekin […]

Gazte Euskaltzaleen Sareak bat egingo du euskalgintzaren kontseiluak azaroak 4ean Bilboko kaleak betetzeko egindako deiarekin. Kideen arabera, hilabeteak daramatzate euskararen normalizazioaren aurkako erasoak salatzen, baina argi adierazi dute euskaldunon aurkako oldarraldia judiziala izateaz gain, politikoa, soziala eta ideologikoa ere badela. Azaroaren 4ko mobilizazioan gazte-blokea deitu du Gazte Euskaltzaleen Sareak, eta […]

Euskal Herriko hainbat kolektibok Palestina Elkartasuna ekimena aurkeztu dute eta manifestazio nazionala deitu dute hurrengo larunbaterako Bilbon. Gaur aurkeztu duten manifestuan, baieztatu dute egun hauetan Palestinan gertatzen ari dena Palestinako Estatu sionistaren 75 urteko kolonialismo, apartheid eta garbiketa etnikoaren eta Gazako zerrendaren aurkako blokeoaren testuinguruan bakarrik irakur daitekeela. Datorren larunbatean, […]