Gaurkoan, hiru berri jorratu ditu Pepe Aizpuru Euskal Irratietako erredakzio buruak. Hasteko, asteburuko denboraleak kalte material ugari sortu dituela Iparraldean esan digu eta momentu honetan 8000 bat lagunek ez dutela argindarrik. Gero, datorren ostegunean izango den epaiketaren berri ekarri digu: egun horretan frantziar estatuak Mixel Berhokoirigoin Euskal Herriko Laborantza Ganbarako […]

Gaurko saioan disko berri eta interesgarri batzuk dakarkizuegu, Pettiren azken diskoa (Awañak) zuzenean grabatutakoa Bonberenea Ekintzak zigilupean agertu dena. Bestaldetik, kale antzerkia egiten duen arren, musika ere jorratzen duen talde bat ekarri dugu, Tandarica Orkestar, Katalunyatik datoz eta Balkanetako musika egiten dute. Beste talde ugari ere entzungo ditugu: Tujiko Noriko, […]

Talde ugari eta mota askotakoak entzuteko parada izango dugu saio honetan, besteak beste Itoiz taldearen antologiatik kantu mitiko pare bat, Fermin Muguruzaren azken diskoa, Emir Kusturicaren banda eta  beste hainbat talde. Ondo izan. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Neil Young izango dugu lehenengo gonbidatu gisa bere ibilbidea biltzen duen disko bat aurkeztuz, Zura taldea ere egongo da gurean, bere azken diskotik (Kiribil) ateratako kantu birekin. Hauetaz gainera Pinbol taldea ere ekarri dugu, aspaldi entzun gabe genuen disko zoragarria gogoratuz. Beste hainbat musikari eta proposamen ere bildu ditugu gaurko […]