Talde askoren disko berrien laginak entzuteko aukera izango dugu saio honetan, Antony and the Johnsons-en azkena (The Crying light), Of Montreal (Hissing Fauna), Lambchop (Ohio), Darren Hayman (Pram Town) eta abar. On egin! Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Musibla
Txuma Murugarren esatari eta musikariaren eskutik, bertoko eta munduko musika berri finenak. Astelehenetan 21:00etan eta errepikapena larunbatetan 18:00etan
Disko berriak ekarri ditugu gaur, hasteko Fermin Muguruzak zuzendu duen filmaren (Checkpoin rock) soinu banda, Palestinako musikari batzuen eskutik. Jimmy Bidaurretaren azken singela (Gasteiz Big Band) ere entzungo dugu eta The Kluba, Josetxo Skalariak-n azken proiektua. Honetaz gainera, Poloniako hip-hopa, eta Imperial Wax Solvent taldearen proposamen bitxia. Ondo izan. Saio […]
Estatuko bi proposamen interesgarri ekarri ditugu gaurko saiora, Remate (Madril) eta The Queen Machine (Catalunya). Honetaz gainera, zenbait disko berri ere bai, Beck, AC Newman, eta abar. Ondo izan. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Disko berriak eta zaharrak nahastuz, Euskal Herriko zein kanpoko musika entzungai gaurko saioan. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Euskal Herriko soinu desberdin ugari bildu ditugu gaurko saioan, Fermin Muguruza ekarri dugu Donostiako Zinelmaldiaren amaieran estrenatu behar duen dokumentalaren harira, eta Sagarroi “Haikua” izeneko disko berria kaleratzear daukatelako. Beste hainbat soinu ere entzun ahal izango dituzu gaurko saioan. Ondo izan. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Aurreko saio baten The Clash taldearen lehen urteak jorratu genituen eta saio honetan azken urteak izan ditugu entzungai. Zehazki “Sandinista!” eta “Combat Rock” diskak, 1980 eta 1982 urteetan argitaratuak. Betikolez, kantarik “kingstondar”-enetan egin ditugu geldialditxoak, Dub eta Reggae doinu eta erritmoak izan direlarik nagusi. Hori bai ez ditugu urte haietan […]
Nostalgiari tartexoa egin diogu aste honetan, izan ere Zarama, Ama Say eta Balerdi Balerdiren kantak gu aste honetan; oraintsuagokoak ere bai, hala nola, Amaia Zubiria, Ruper Ordorika, Berri Txarrak eta Lau Behi; notiziak, Binilo tenpore tartea eta agenda ere bai ! Garbittu belarrik!! Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Emakumeak gaurko saioan, Amy Winehouse, Holly Glightly, Labrit, Cristina Rosenvinge… Kadentzia desberdinak eta ahots erakargarriak. Horretaz aparte beste zenbait talde ere izango ditugul, hala nola, Ama Say, berriz bueltan datorkigun euskal talde handia. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Bitxia gaurko saioa, rock iluna gailentzen da ekarri ditugun taldeen artean, beste sonoritate batzuetarako lekua ere dagoen arren, hala nola Sei Urteren musika, disko berria kaleratzeko asmotan dabiltzanak. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Saio honetan denetarik pixka bat. Hasteko Xabi San Sebastian-en azken diskoa (Ospela) aurkeztuko dugu eta kantu pare bat entzuteko aukera ere izango dugu, gero, disko berri batzuk, hala nola Antony and the Johnsonsen The crying light, Franz Ferdinan taldearen azkena, eta abar luze bat. Ondo izan. Saio hau deskargatzeko klikatu […]
