Gaurko saioari hasiera emateko Mikel Urdangarinen azken diskoa (Anek idatzi dit zutaz) entzungo dugu. Disko gozo eta samurra, argitaratu dituenen artean interesgarrienetakoa. Gero Balkanetako musika entzungo dugu, horretarako zenbait banda eta solista ekarri ditugu gaurko musibla honetara. Saio hau deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla080213.mp3

    Gaurkoan, Durangoko azoka gertu dugula, ezinbestean, bertan metatzen diren euskal disko batzuen aurkezpena egingo dugu, hala nola Mikel Urdangarin (Anek idatzi dit zutaz), Jabier Muguruza (Konplizeak), Governors (Itxaron beharra ez da itxaropena), UEK (Uhinak) edota Maddi Oihenart (Hari biru) euskal artistena. Ez da horiek musiblan entzuteko izango duzun azken […]

    Nobedade batzuen berri ematen dugu gaurko saioan, hala nola Mamba Beat talde bilbotarraren aurkezpen diskoa, Petti-ren hirugarrena (On) eta Igor Calzada eta Harkaitz Canok egin duten proiektua (Fast Fatum). Hauetaz gainera, Ed Harcourt, Langhorne Slim, Wovenhand eta abarrak ere izango ditugu entzungai. Saioa deskragatzeko, egizu klik HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla071121.mp3

    Berritasun ugari gaurko musiblan. Pettiren azken diskoa ‘On’ izenekoa aurkeztuko dugu eta horrekin batera, UEKen ‘Uhinak’, Gu ta Gutarrak proiektuaren ‘Bertso berriak eta lagun zaharrak’ izeneko diskoa. Disko biribil eta zein baino zein interesgarriago. Horretaz gainera The Magic Numbers, Sparklehorse eta The Magnetic Field taldeak ere izango dira gurean […]

    Ikasturte berria hasteko lasai… Josh Rouse, Belle and Sebastian, Gravenhurst eta beste disko “zaharrak” (aurreko urtekoak gehienak) entzungo ditugu, Ipar Amerikako sustraietatik egindako musika. Bestetik, Euskal Herrian daukagun harrobitik hiru talde: Sexty Sexers beren Urkamendi Blues diskoarekin, Gariren disko berria (esperantzara kondenatuta) eta Gu ta Gutarrak proiektu berri eta […]