Kaixo lagunok! Saio honetan Thao & the Get Down Stay Down proiektuarekin hasiko gara, esperimentazio joera garbia duen talde honetan Thao Nguyen-ek eusten dio lidergoari. Frankie Cosmos abeslari amerikarraren proposamen samurrarekin jarraituko dugu bere azken diskotik ateratako bi pieza entzungo ditugula. Aspaldi ezagun dugun Wilco-k egingo digu bisita Rafa Ruedaren […]
Musibla
Txuma Murugarren esatari eta musikariaren eskutik, bertoko eta munduko musika berri finenak. Astelehenetan 21:00etan eta errepikapena larunbatetan 18:00etan
Aupa lagunok, saio honetan disko berriekin batera, disko zaharrak ere entzungai izango ditugu. Joseba Tapia Besamotzak proiektuarekin gitarra jole datorkigu, aldi batez trikitia alboratuta soinu rockeroagoez jantzi ditu bere errepertorioko zenbait kantu gogoangarri. Xabier Montoia ere disko berriarekin etorri zaigu 2017 honetako hondarretan, Gorraizea du izena eta biolin eta gitarra […]
Aupa lagunok! Oso hipnotikoa gelditu zaigu gaurko saioa. Hasteko Physis versus Nomos entzungo dugu, Beñat Antxustegiren proiektu barnerakoiarekin hasiera emango diogu saioari, segidan Igor Arzuagaren azken diskoarekin jarraitzeko. Igorrek Nire Begiak izeneko diskoa kaleratu berri du eta bertan pianoa eta ahotsa gordinik eta sendo ageri dira. Rafa Ruedak ere bisita […]
Gaur soul musikaren inguruetatik ibili gara izan ere Mavis Staples abeslari eta ekintzaile beltzarekin abiatu dugu saioa In times like these kantu-himnoarekin. Ondoren, Frank Ocean proposamen gordin eta barnerakoiarekin eta Janelle Monae-k Tightrope abesti puskak duen funk soinuetara hurbildu gaitu. Honetaz gainera Angel Olsen-en My Woman diskotik kantu pare bat […]
Libe (Ilargia erori da) eta Miren Narbaiza (MICE) izango ditugu saio honetan entzungai. Biak ala biak erreferente garrantzitsu bilakatu dira euskal musikan euren sentsibilitate eta proposamen berritzaileekin. Honetaz gainera Julien Baker, Memphisetik Sprained Ankle bere azken diskoarekin, eta Mount Eerie Phil Elverumen proiektua Washingtonetik. Rafa Ruedaren Nahikari aurrerapen kantua ere […]
Ikasturte berriari hasiera emango diogu gaurko saioarekin eta udara bitartean hemen izango gaituzue berriz astean behin ordubeteko musika saio honekin. Gaur Sam Beam eta Jesca Hoop ditugu saioa irekitzeko, 2016an elkarrekin egin zuten Love Letter For Fire izeneko diskoarekin, honetaz gainera, Londreseko King Krule kantari gaztea bere 6 Feet Beneath […]
Aidan Moffat Eskoziatik, Cigarrettes after sex texastarrak (egun Brooklynen bizi badira ere) Greg Gonzalezen gidaritzapean euren ambient pop-a egiten. Iraganera egin dugu salto, 50 urte dituen eta bere garaian oharkabean iragan zen Lynn Castle-ren Rose Colored Corner berreskuratua entzuteko. Gaur egunera itzulita, Simon Oakleyren pop sofistikatua Slow Dancer proiektuan, Atlantako […]
Zer ondo gelditu zaigun gaurko aukeraketa! Land of Talk Quebectarrak entzuten hasi gara. Ondoren, Dr. Dog, Pennsylvaniatik, Beck (Loser kantuarekin), Charly Bliss laukote brooklyndarra, Roger Waters (Pink Floyd), Jim James (My Morning Jacket), Seafret ingelesak… Zoragarriak. Bukatzeko Omar Souleymanen soinu hipnotikoak Siriatik. Disfrutatu! https://bilbohiria.com/docs2/2017/musibla/170620musibla-019.mp3 Deskargatu hemen.
Aukeraketa mamitsua saio honetarako. Perfume Genius, Jay som, Future Islands, Vagabon eta Dirty Projectors taldeak besteak beste, baina baita Priests eta Sampha piano jole bikaina ere. https://bilbohiria.com/docs2/2017/musibla/170613musibla-018.mp3 Deskargatu hemen.
Musika desberdinak denetarik gaur, Musiblan. Hasteko Alex G. Philadelfiako multiinstrumentistaren musika, Sun Ra and his Arkestra ere gurean, izan ere maiatzean bete baitziren 100 urte jazz musikari bikain honen jaiotzatik. Boubacar Traoré Maliko sustraietatik abesten eta Mount Eerie, azken bolada honetan liluratuta gauzkan taldea. https://bilbohiria.com/docs2/2017/musibla/170606musibla-017.mp3 Deskargatu hemen. https://www.youtube.com/watch?v=avFxYULTGjk
