Talde ugari eta mota askotakoak entzuteko parada izango dugu saio honetan, besteak beste Itoiz taldearen antologiatik kantu mitiko pare bat, Fermin Muguruzaren azken diskoa, Emir Kusturicaren banda eta  beste hainbat talde. Ondo izan. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Neil Young izango dugu lehenengo gonbidatu gisa bere ibilbidea biltzen duen disko bat aurkeztuz, Zura taldea ere egongo da gurean, bere azken diskotik (Kiribil) ateratako kantu birekin. Hauetaz gainera Pinbol taldea ere ekarri dugu, aspaldi entzun gabe genuen disko zoragarria gogoratuz. Beste hainbat musikari eta proposamen ere bildu ditugu gaurko […]

Gaurko saioan egin dugun hautaketan soinu eta tendentzia askotako musika entzuteko parada izango duzue. Hasteko The Fall, 1976ko taldea ekarri dugu 2008an grabatu duen diskoarekin, Dengue Fever taldearen Rock Camboiarra ere izango da gurean, bitxia eta txundigarria. Bestaldetik Rafa Ruedaren azken diskoa (zuhaitz okerretan gora NOA) errepasatzen jarraituko dugu eta […]

Rafa Ruedaren azken diskoa aurkeztuko dugu (Zuhatz okerretan gora NOA) izeneko disko ederra. Segidan Maumousse taldearen lehenengo diskoa (46:03) entzuten jarraituko dugu. Musika gehiago ere topatuko duzue hemen, hala nola, Flaming Lips, Forss edo Franz Ferdinand. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN. Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla081028.mp3

Saio honetan Maumousse taldearen lehenengo diskoa, 46:03 izenekoa, entzuteko parada izango dugu. Luis Vil & la mala crianza taldeak ere bere proiektu kilikagarria ekartzen digute (Parte Hartuz). Bestetik, Art Brut, Madelaine Peyroux, Gogoll Bordello etab., egongo dira gure gonbidatuen artean. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN. Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla081022.mp3

Urte berriari ekiteko musika desberdin ugari, hip hop, psikodelia, amerikanoa eta disko musika. Beck izango da lehena, eta gero etorriko dira, besteak beste, Mokaua, Elorrioko taldea bere lehenengo disko zoragarriarekin. Beste asko ere topatuko dituzu hemen, Musiblan. On egin! Saio hau deskargatu nahi baduzu klikatu HEMEN. Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla081015.mp3

Saio honetan soinu elektronikoei errepaso bat emango diegu, Euskal Herritik Egus musikariak Gaueko Beat proiektua dakarkigu Apokaliftin etxearen eskutik. Honetaz gainera, egun egiten den eta aspaldi egin den musika elektronikoaren lagin batzuk entzuteko aukera izango duzue: Mum, Kraftwerk, Piano Magic… Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN. Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla080625.mp3