Joni Mitchel kanadarra 1943an jaio zen Albertako lurretan. 20 urte zituela hasi zen kantuak idazten eta 1966an abiatu zen hegoalderantz. Detroiten bizi izan zen, handik bi urtera New Yorkera aldatu eta, azkenean, Kaliforniara heldu zen. Bertan, Warner diskoetxearekin hasi zen bere maisulanak grabatzen. Ondorengo hamarkadan 11 LP gauzatu zituen. Ñabardura […]

Kontuka eta kantuka gatozkizue Marijaiarekin batera dantzatzeko asmoz, Picoseko korrespontsal berriaren distirak ematen duen indarra probestuz. Insomnio gauak, eleberri epiko-fantastikoek eta lagun izoztuak utzitako lorratzei jarraika ikasteko prest. BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2026/liburuenerrepublikatxikia/260821_liburuen_errepublika_txikia_39.mp3 Deskargatu hemen.

Petrologian eta geokimikan erabiltzen diren teknikak material arkeologikoen azterketan eta karakterizazioan aplikatzeak (erromatar edo erdi aroko zeramiken kasuan, esate baterako), funtsezko informazioa ematen du lehengaien jatorriari, fabrikazio-teknologiei edo haien merkataritzari buruz. Azterketa horiek historialariekin eta arkeologoekin garatutako diziplinaz gaindiko ikerketen oinarri dira. Lankidetza horri esker, giza migrazioei, merkataritza-dinamikei edo paleo-ingurumeneko […]

Hau Pittu Hau Euskaldunon Konpartsaren Euskara Saria eman dio Azterketak Euskaraz kolektiboari. 2021ean sortu zenetik, ikasleek euskaraz ikasteko eta ebaluatuak izateko duten eskubidearen aldeko borrokan aritu dira, desobedientzia eta ekintza zuzena tresna hartuta. Urte hauetan, mobilizazio, okupazio eta bestelako ekintzen bidez, hainbat aurrerapauso lortu dituzte, baina argi dute oraindik ere […]

Akatz taldearen ibilbidea laburbiltzea ez da lan erraza, datuek diotenez 1992an hasi baitzuten abentura. Urte hartan sortu zen Akatz, Bakion, eta ordutik ska, reggae eta rocksteady doinuak Euskal Herriko nahiz nazioarteko agertokietara eraman dituzte.Ia 35 urteko ibilbidearen ostean, indartsu jarraitzen dute: disko berriak kaleratzen eta publiko berriak erakartzen. Azken lana, […]

Bilbok arratsalde honetan eman die hasiera bederatzi eguneko jaiei. Arriaga Antzokiko balkoitik zabaldu da ospakizuna, eta datozen egunetan alaitasuna eta festa nagusituko dira Hiriko kaleetan. 19:00etan, Onintza Enbeita bertsolaria Arriagako balkoira atera da eta, pregoia irakurri ondoren, herritarrak Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu ditu. Harekin batera, Ainhoa Urrejola, Kaixo konpartsako kideak, […]

Aste Nagusi honetan, programazio berezia izango du Bilbo Hiria Irratiak. Egunero, zuzenean eta jai-eremutik bertatik, Bilboko jaien berri emango dugu. Abuztuaren 22an, Naiz Irratiarekin elkarlanean, Arriaga plazatik zuzenean eskainiko dugu txupinaren kontakizuna. Jaien hasiera eta pregoia zuzenean entzuteko aukera izango duzue Bilbo Hiria Irratiaren sintonian. Gurekin izango ditugu, besteak beste, […]

Bilboko Aste Nagusia gero eta gertuago dago, eta jaietako egitarau oparoaren barruan musika izango da berriro ere protagonista. Algara konpartsako oholtzatik igaroko diren taldeen artean izango da Naxker ere. Atarrabian 2022an sortutako taldeak denbora gutxian bere tokia egin du Euskal Herriko musikagintzan, garage, pop eta punk doinuak nahastuz eta zuzeneko […]

Aste Nagusian euskara nagusi kanpaina aurkeztu dute Bilboko konpartsek eta Guka mugimenduak. Euskararen aldeko konpromiso argia adierazi dute, badirelako euskaraz bizi nahi duten milaka bilbotar eta euskal herritar. Horretarako, pertsona duin eta eskubide osodun gisa, egunerokoan eta eremu guztietan euskaraz eroso aritzeko aukera aldarrikatu dute. Azken urteetan jaiak euskalduntzeko hainbat […]