Aste Nagusian euskara nagusi kanpaina aurkeztu dute Bilboko konpartsek eta Guka mugimenduak. Euskararen aldeko konpromiso argia adierazi dute, badirelako euskaraz bizi nahi duten milaka bilbotar eta euskal herritar. Horretarako, pertsona duin eta eskubide osodun gisa, egunerokoan eta eremu guztietan euskaraz eroso aritzeko aukera aldarrikatu dute. Azken urteetan jaiak euskalduntzeko hainbat […]
Nabarmenduak
Algara Konpartsaren agertokitik ere euskal talde ugari igaroko dira, eta horien artean izango da Indabe. Donostiako hirukoteak pauso sendoak eman ditu azken urteotan: gaztetxe eta herriko jaietako bertsioetatik abiatu, eta gaur egun bere nortasun propioa duen taldea bihurtu da. Horren erakusgarri da aurreko0 urtean kaleratutako lehen diskoa, Ez banaiz, ametsak, […]
Hainbat gazte euskara ikasten ari dira Bakaikuko barnetegian. Bilbo Hiria bertara joan eta irrati tailerra antolatu dugu gazteekin batera. Bertatik bertara irrati saioa egiteko aukera izan dute: beroari aurre egin eta barnetegiko esperientzia kontatu digute, gertakariak, iragarkiak, kirol albisteak, horoskopoa eta txutxumutxuak ekarri dizkigute egindako saio berezian. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260618_bakaikuko_ikasleak_itxaso_kerman.mp3 Deskargatu hemen.
Mungia bisitatu dugu, lapur guztien habia omen den Bizkaiko udalerria. Urteroko zita dugu TAKET bertso-eskolak antolatutako San Pedro jaietako bertso-saioa; aurten Jone Larrinaga izan zen gai-jartzaile lanetan eta kantuan laukotea: Igor Elortza, Oihana Iguaran, Beñat Gaztelumendi eta Aitor Esteban “Garrote” On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/potto/260707_potto_sanpedroak_mungian.mp3 Deskargatu hemen.
Uztaila iristearekin batera, Plentziak elkartasunerako hitzordu berezienetako bat hartuko du berriro ere. Datorren uztailaren 11n ospatuko da Itsas Martxaren 13. edizioa, euskal preso eta iheslarien zein Palestinako herriaren aldeko ekimenekin. Goiza itsasadarrean egingo den martxa ikusgarriarekin hasiko da, eta egun osoan zehar aldarria eta jai giroa uztartuko dituzte herri-bazkaria, musika, […]
Udan zehar literaturarekin dantza egin nahi? Doinu samur eta gozoek plazerez blaituko gaituzte, ulu urratzaile eta aldarrikatzaileek barneak ziztatuko dizkigute. Izan ere, poesia, eleberria eta zenbait artikulu dira, besteak beste, mugiarazi gaitzaketen osagaiak. BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2026/liburuenerrepublikatxikia/260706_liburuen_errepublika_txikia_38.mp3 Deskargatu hemen.
BilboArtek ikasturtea amaitzeko ohiko Ateak Zabalik jardunaldiak eta artista egoiliarren erakusketa aurkeztu ditu. URIBITARTE40 aretoan, azken hilabeteotan zentroan lanean aritu diren hamabi sortzaileren lanak ikus daitezke, arte garaikidearen joera, hizkuntza eta ikerketa prozesu anitzak erakutsiz. Artista horien artean dago gaur gurekin izango dugun gonbidatua, Auritz Iñurrieta Orbezua, bere sorkuntza-prozesua eta […]
The Beatles taldea Liverpoolen sortu zen 1960. urtean. Lau taldekide historikoen artetik, John Lennon 1980an hil zuten, 40 urte zituela, eta George Harrison 2001ean zendu zen, 58 urterekin. Bizirik dirauten Ringo Starr-ek (85 urte) eta Paul McCartney-k (84 urte) aurten grabazio berriak kaleratu dituzte, hurrenez hurren. Ringorena country musika esparruan […]
Gaurko saioan, bide pertsonaletik eta zaurgarritasunetik abiatuta elektronika esoteriko eta pop esperimentalagoetara egingo dugu bidaia. Lehen geltokia Bide izango da, Bidean gaude bere lehen diskoarekin; hamar kantuz osatutako euskarazko pop-rock lana da, melodia eta letra zintzoekin, eta ibilbide pertsonal baten kronika emozional modura funtzionatzen du. Hurrengo gonbidatua, Boards Of Canadarena […]
Protesta egiteagatik 4.000 eurotik gorako isunak jaso dituzte Subflubiala Ez plataformako zazpi kidek. Iazko urriaren 16an Bilbon, Foru Jauregian egindako protesta baketsu baten ondorioz, 600 euroko isunak ezarri dizkiete bakoitzari, Mozal Legea aplikatuta eta desordena publikoak egotzita. Plataformak salatu du ez zela inolako segurtasun-arazorik izan eta isun horiek protesta eskubidearen […]
