Gaurko saioa ABAUNZ proiektuarekin hasiko dugu, Xabier Bastidaren ibilbidea ezagutzeko parada ezin hobea izango dugu, Xabierrek berak aurkeztuta. Beire disko txundigarriaren nondik norakoak kontatuko dizkigu, besteak beste. Segidan Katie Von Schleicher -en musika etereoa entzuteko aukera izango dugu. Bere A Little Touch of Schleicher in the Night grabazioa zazpigarrena egiten […]

Bilboko gazteen emantzipaziorako prozesuan laguntzen du GAZ zerbitzuak. La Perreraren eraikinean ematen dute aholkularitza modu presentzialean, baina orain online ere eskuratu daiteke informazioa. Hiru ildo nagusi dituzte: kontsultak, jarraipenak eta haien programazio orokorra. 16 eta 34 urte bitarteko gazteei eskaintzen diete aholkularitza eta ez da hitzordurik behar. Olatz Asencor bertako […]

Abeslariarekin argazkia, idazlearen sinadura… di-da joan zaigu aurtengo Durangoko Azoka. Gainera, disko eta liburu uzta oparoaz gain, Silvio Rodriguez euskaraz! Aizue, fantasia izan DA! Bestalde, Bizkaiko bertsolari onenak diz-diz oholtzan, bertsozaleen gozamenerako. BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2023/LiburuenErrepublikaTxikia/231222_liburuen_Errepublika_txikia_10.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioan Xabier Zeberioren bakarkako lehenengo diskoarekin. Pause du izena eta bertan bildu dituen 9 abestietan mundu oso bat paratu digu. Entzule guztiok kabitzen dira disko honek marrazten duen espazio intimoan. Disko eder bat. Xabier Zeberio berak aurkeztuko digu. Jarraian, Mugan talde donostiarraren musika ekarri dugu, Bizirik ez ba gaude […]

Basilio Astulezek zuzendutako LEIOA KANTIKA KORALA nazioarteko haur-abesbatzarik ospetsuenetakoa da. Ostiralaean Arraiga natzokian kontzertu berezia eskainiko dute. DIZDIZKA ZERUAN, mundu osoko Gabon-kantak bildu baitituzte berariaz emanaldi honetarako. The First Noel, Carol of the Bells eta Hator hator ospetsuekin batera, gaur egungo konpositoreek LKKrentzat idatzitako obrak ere izango dira entzungai emanaldian. […]

Euskal Herriko Unibertsitateak Gabriel Aresti Katedra jarri zuen abian irailean. Ostiralean, EHU kulturarekin batera “Ez dok, badok: Oteizaren mailua” kontzertua antolatu du Bizkaia Aretoan. Katedrari buruz eta biharko ekimenari buruz hitz egin dugu Patxi Juaristi EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasle eta Katedrako zuzendariarekin. Bere hitzetan, Gabriel Aresti Katedrak […]

Hainbat legelari eta abokatuk sostengua erakutsi diote Sarek ateratako “Konponbiderako giltzak” dokumentuari. Azpimarratu dute oraindik iraganaren atea ezin dela behin betiko itxi eta oraindik euskal presoen eskubideak urratuak izaten jarraitzen dutela. Eta, modu berean, adierazi dute ez dela lortu biktima guztiei bidezko tratamendua emateko helburua. Espetxe eredu berri, humanizatu eta […]