Bestiak gara Karmela espazio okupatuko  liburutegi politiko eta autogestionatua. Herri borroken begiradatik antolatzen dugu kolekzioa eta bi astean behin gomendioak ekartzen dizkizuegu. Durangotik dakargu gomendioa Gaur. Zehazkiago Durangotik Vueltako trenean gaude  aurtengo ustaz hitz egiten.  Bada, gomendatu nahi dugu Consonnik argitaratu duen “zirriborroak eta gero. Mundu posibleei buruzko istorioak” narrazio […]

Erroa argitaletxeak Idatzi behar nizkizunak eleberri beltza aurkeztu du Durangoko azokan. Nerea Loiolak idatzitako eleberrian Barbara da protagonista, liburuak badu misterio eta suspentsetik. Barbara Uribar dugu protagonista, Argentinara joan den aktoregai euskalduna. Familiaren iragan hurbileko sekretuak ezagutzeko bidaiari ekingo dio, erakusketa bateko argazki baten haritik tiraka. Buenos Aires, Iruñea, Bilbo… […]

“Ura jaten” eta “Hildako haurra” aurkeztu du ganbila bilduma. Maddi Goikoetxeak elkarrizketetan oinarritutako kronika egin du, antzerkiaren prekarietate eta orestigioaren inguruan. “Hildako haurra” liburuak Gotzon Barandiaranek sortutako bi antzezlan biltzen ditu. “Besaulkia” Abarkas talderekin 2017an sortutako testua eta estrenatu gabeko “Hildako haurra”. Hemen aurkezpenean esandakoak entzungai. http://bilbohiria.com/docs2/2023/Azoka/231207_ehaze.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioan Gasteizko Lepora taldeak hartuko du protagonismo berezia euren azken diskoa, Zulotik, aurkezten. Saio honetan maiz jarri izan dugu euren musika eta oraingoan euren ahotsez jakinaraziko dizkigute proiektuaren nondik norakoak. Irlandatik dator gure hurrengo gonbidatuak, Fontaines DC taldearen lehenengo diskoa berreskuratu dugu Lepora taldearen musika garratzari segida emateko. Dogrel […]

Abenduaren 6tik 10era, datorren asteazkenetik igandera, izango da aurtengo Durangoko Azoka. Euskal Herriko argitaletxe eta disketxeek euren lanak ezagutaraztera emateaz gain, haien irakurle eta entzuleekin egoteko plaza ere bada. Izan ere, disko eta liburua azoka baino gehiago da Durangoko Azoka. Guztira, 950 nobedade izango ditu aurtengo azokak, 170 partaide eta […]

Txapelketa eta epailerik gabeko bertso-saioa elkartzearen ederra! Bizkaiko bertsolari txapelketaren azken finalerdia aletu dugu eta ariketen aukeraketa diktatoriala eskaini. Nerea Ibartzabal garaile, eta Lemoako saioko aurreneko lau sailkatuek abenduaren 16ko final handirako txartela eskuratu dute (Onintza Enbeita, Oihana Bartra eta Aissa Intxausti); bosgarren Ibai Amillategi eta seigarren izan da Josune […]

Emagineko kideek idatzitako “Ez dadin bizitza eten” eta Txalaparta argitaratu berri den liburua izan dugu hizpide. Zainketekin lotutako hainbat aspektu ezberdin jorratuko dituzte saiakeran. Miren Aranguren, Monika Mendiberri eta Ainara Santamariak idatzitako saiakera dugu. Ainara Santamaria izan da gurekin. Zaintzari buruzko liburua dugu, errepaso ederra egiten dute zaintza nola kokatu izan dugun gure gizartean eta azken urteetan […]