EHUKulturak eta Loraldiak elkarlanean, Mikel Laboa kantariari buruzko erakusketa ireki dute Bizkaia Aretoan. Ostegunean egin zuten inagurazio ekitaldia eta bertan izan zen Miren Koro Campos erakusketako komisarioa. Gurean ere izan da, eta bere hitzetan, Mikel Laboaren alde ezhain ezagunena ezagutu daiteke erakusketa honi esker. Otsailaren 29 arte izango da ikusgai […]
Nabarmenduak
heltzear daude. Ilargi pailazoz mozorrotuko da eta amama zanpantzar mozorro bat josten ari da. Zuek zertaz mozorratuko zarete? https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240210_gaurezdagoeskolarik_ihauteriak.mp3 Deskargatu hemen.
Bilbok dena prest du bere mozorro onenekin janzteko eta bost egunetan -otsailaren 8tik 13ra- urteko festa ausart eta dibertigarrienarekin gozatzeko. Horretarako, programa bete-betea aurkeztu du Udalak, guztientzako moduko jarduerekin eta dibertsioa nagusi dela. Udalak herritarrak –adina zein dela ere- jai-egun horietan parte hartzera gonbidatu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240205_inauteriak.mp3 Deskargatu hemen.
Igeriketa aztertu dugu KIROL ESKIROL saioan. Getxo Swim Camp taldearen berri ekarri digu Ibon Arregik, Ibone Belaustegigoitia tranpolin-jauzilariaren ibilerak zabaldu ditugu eta Jon Lopezek waterpolo mundura gerturatu gaitu. Dena ur kloratuan plisti-plasta. Aerobikeko irakasleak, Maite Zuraide igerilariaren Europako errekorra, Maite Sarasolaren bertsoak, Bittor Beaskoetxearen kronika, musika… On egin https://bilbohiria.com/docs2/2024/kiroleskirol/240201_kirol_eskirol_igeriketa.mp3 Deskargatu […]
Euskal literatura freskoenetik literatura unibertsaleko maisulan betierekoetara, liburua zabalik eta lagunak gertu, hori baita guk maite duguna. Emakumeen aurkako bortxa edo familia barneko gatazkak, besteak beste, azken saio honetako mintzagai. Gainera, entzule baten audio zoragarria jaso dugu: erreminta esku batean, liburua bestean eta irria ezpainetan, liburu gomendioa partekatuko digu. Azkenik, […]
Idoia Hernandez musikaria Hatxe bezala ezagutzen dugu, hirugarren lana argitaratu du Mukuru kolektiboaren baitan . Panpin hautsiaren dantza 2 . Pianoa lagun bestelako proposamena dakarkigu. Idoia gurean izan da , datorren astean aurkeztuko ditu eta kantu berriak Bira Kultur gunean. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240126_idoia_hatxe.mp3 Deskargatu hemen.
Aurtengo Bilboko Aratusteak aurkeztu ditu gaur Bilboko Jai Batzorde Mistoak; eta aurtengo Farolin eta Zaranbolas pertsonaiak ere aurkeztu ditu Itziar Urtasun jaietako zinegotziak. Lutxo Egia izango da Farolin eta Jasone Akizu Zaranbolas. Urtasunek egun bereziak eta alaiak izango direla aurreratu du. Lutxo Egia eta Josune Akizuk eskerrak eman dituzte eta […]
Goi mailako kirola eta buruaren (DES)oreka; bikote santua. Orain arte ezkutuan zegoena airean ekarri dugu Subcampeon liburua aitzakiatzat hartuta. Zuhaitz Gurrutxaga eta Ander Izagirre izan ditugu zentralitate, Aerobik Irakaslea (singularrean), Kirol Markak, bertsoak, musika eta Piloten Jauna. Iker Gurrutxaga, Jone Zabaleta, Maite Sarasola, Peiremans (musika taldea) eta Bittor Beaskoetxea One […]
Saio berezia izan dugu gaurkoan, izan ere, Gorka Urbizuk bakarkako diskoa kaleratu eta aurkezpen solasaldia izan dugu berarekin batera, jendaurrean, Kafe Antzokian. Lau urte isilik egon ostean duela astebete sareratu zuen disko berria, “ Disko bat garbatu dut! Maitasun guztia jarri dut 10 doinuotan…. Zabaldu berria plazera baduzue?… Zuzenekoetan elkar […]
Pilota hizpide, frontoiaren mugetatik kanpo ere aritu gara. Bote luzea moldea ekarri dugu Eneko Uribe Algortako bote luzea taldeko kidearen ahotan (Euskal Herriko txapeldun handiak); Ellande Alfarok ESKUTIK kooperatibaren berri eman digu eta Iñaki Urrutia armintzarrak pala moldearen denboraldia ekarri. Pilota, hiru mundutan + Maite Sarasolaren bertsoak, Kirol Markak, Aerobik […]
