ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, Jesus Rodriguez eta Ruben Wagensberg: Tsunami Democratic auzia medio Suitzan erbesteratuta dauden bi katalan. Bestalde, pasaden larunbatean izandako Ziburuko azokari buruzko kronika izan dugu mintzagai. Bukatzeko, Doctor Deseo taldeko Francisi egindako elkarrizketa; auzoa, musika, kontzertua eta egindako ibilbidea izan dituzte hizpide elkarrizketan, […]

Juniore taldearekin abiatu gara gaur. Talde honekin 60-70 hamarkadara goaz, chanson francaise horren ukituak dituzten abesti lanbrotsuak ondu dituzte. Frantziako ye-ye berria. Emakume-banda paristar hauen azkena Un, Deux, Trois, Bonus. Bullion taldearen txanda dator orain. Nathan Jenkins da Bullion. West London-eko musika ekoizlea eta konpositorea da eta Lisboan finkatuta dago. […]

Klasikoen Irakurketa Eteneik Gabearen XVII. edizioa izango da bihara eta Kirmen Uriberen “Bilbao-New York-Bilbao” liburua izango da protagonista. Bilbo Zaharra euskaltegiak 2008a geroztik antolatu du etenik gabeko irakurraldia, eta Paulo Alberdiren hitzetan, euskal literatura aldarrikatzeko modu bat da. Edizio honetarako aukeratutako liburua hizkuntza askotara itzuli da eta horregatik aukeratu dute: […]

Arte Martzialak izan ditugu aztergai KIROL ESKIROL saioan. Torrejon de Ardoz herrian asteburu honetan izango den Arte Martzialen Open Nazionalean (semi contact estiloan) parte hartuko duen Iñigo Tola elkarrizketatu dugu; Jon Garate eta Iker Gurrutxaga Aerobik irakasleen ekarpen fina; pilota finalaren atariko kronika Bittor Beaskoetxearen ahotan; Maite Sarasolaren errima-uriola; musika… […]

150 kulturgilek GKSri eta Etxebizitza Sindikatuari Gasteizen eta Lurgorri konpartsari Bilbon ezarritako betoak salatu dituzte Bilboko Kafe Antzokian egindako agerraldian. Gutun bat sinatu dute “betoen kontra” eta konbidearen alde daudela adierazteko. Sinatzaileetako batzuk dira Fermin Muguruza, Eire, Amets Arzallus eta Olaia Inziarte.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240528_artisten_prentsaurrekoa.mp3 Deskargatu hemen.

Kurtso amaiera heltzear dago: ikasle askori azken hilabete falta zaie eskola orduak amaitu eta oporrak hartzeko. Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleei hilabete eskas falta zaie ikasturtea amaitzeko. Gainera, euskaltegiak datorren astean, ekainean, emango die ongi etorria ikasle berriei, udako ikasleei. Isabel, Josune eta Andrea ikastaro trinkoko ikasleak Bakaikutik etorri berri dira […]

Larunbatean, maiatzaren 25ean, Bilbon Harro Zoro Erradikalaren manifestazioa izango da. Heiko izan dugu telefonoaren beste aldean eta berak kontatu digu manifestazioa biolentzia psikiatrikorik nahi ez dutela ozen aldarrikatzeko egiten dutela. Gaineratu du, egoera oso oinarrizkoa dela egungoa eta Giza Eskubideak errespetatzea nahi dutela. Manifestazioa Unamuno plazatik abiatuko da 12:00etan, Areatzako […]