Xabi San Sebastian abeslariaren Betazalak izeneko diskoa ezagutzeko aukera izan dugu. Irratian izan da eta berarekin batera aletu dugu diskoa. Betazalik gabe ez da begiradarik. Hilgarria litzateke finko begiratu beharra munduari beti. Betazalak, atseden emateaz gain, garbitu egiten du begirada eta soaren izaera aldatu. Horrela definitu du Harkaitz Canok betazalak […]
Nabarmenduak
Abeslariarekin argazkia, idazlearen sinadura… di-da joan zaigu aurtengo Durangoko Azoka. Gainera, disko eta liburu uzta oparoaz gain, Silvio Rodriguez euskaraz! Aizue, fantasia izan DA! Bestalde, Bizkaiko bertsolari onenak diz-diz oholtzan, bertsozaleen gozamenerako. BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2023/LiburuenErrepublikaTxikia/231222_liburuen_Errepublika_txikia_10.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko saioan Xabier Zeberioren bakarkako lehenengo diskoarekin. Pause du izena eta bertan bildu dituen 9 abestietan mundu oso bat paratu digu. Entzule guztiok kabitzen dira disko honek marrazten duen espazio intimoan. Disko eder bat. Xabier Zeberio berak aurkeztuko digu. Jarraian, Mugan talde donostiarraren musika ekarri dugu, Bizirik ez ba gaude […]
Basilio Astulezek zuzendutako LEIOA KANTIKA KORALA nazioarteko haur-abesbatzarik ospetsuenetakoa da. Ostiralaean Arraiga natzokian kontzertu berezia eskainiko dute. DIZDIZKA ZERUAN, mundu osoko Gabon-kantak bildu baitituzte berariaz emanaldi honetarako. The First Noel, Carol of the Bells eta Hator hator ospetsuekin batera, gaur egungo konpositoreek LKKrentzat idatzitako obrak ere izango dira entzungai emanaldian. […]
Gaurko saioan Ibil Bedi taldea izango dugu euren azken proiektuak aurkezten. Goldea du izena euren azken grabazioak baina aurretik beste bi ere badituzte: Berandu Baina Garaiz eta Beltxarga Beltza. Taldeari buruz eta musika ulertzeko moduari buruz apunte interesgarriak eman dizkigute eta bertan bildu ditugu. Jarraian, Lost Girls talde norvegiarra ekarri […]
Euskal Herriko Unibertsitateak Gabriel Aresti Katedra jarri zuen abian irailean. Ostiralean, EHU kulturarekin batera “Ez dok, badok: Oteizaren mailua” kontzertua antolatu du Bizkaia Aretoan. Katedrari buruz eta biharko ekimenari buruz hitz egin dugu Patxi Juaristi EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasle eta Katedrako zuzendariarekin. Bere hitzetan, Gabriel Aresti Katedrak […]
Gorka Suaiak disko berria aurkeztu du Su eman ala hartu. Larunbatean 7 katu gaztetxean zuzenean ikusteko aukera izango da. Su eman ala hartu 11 abestiz osatutako lana dugu, hip hopa trapa eta bestelako doinuak biltzen dituena. Guren izan dugu. Willis Drummond taldeak ziklo luze bati amaiera jarriko dio azken kontzertu […]
Hainbat legelari eta abokatuk sostengua erakutsi diote Sarek ateratako “Konponbiderako giltzak” dokumentuari. Azpimarratu dute oraindik iraganaren atea ezin dela behin betiko itxi eta oraindik euskal presoen eskubideak urratuak izaten jarraitzen dutela. Eta, modu berean, adierazi dute ez dela lortu biktima guztiei bidezko tratamendua emateko helburua. Espetxe eredu berri, humanizatu eta […]
Bestiak gara Karmela espazio okupatuko liburutegi politiko eta autogestionatua. Herri borroken begiradatik antolatzen dugu kolekzioa eta bi astean behin gomendioak ekartzen dizkizuegu. Durangotik dakargu gomendioa Gaur. Zehazkiago Durangotik Vueltako trenean gaude aurtengo ustaz hitz egiten. Bada, gomendatu nahi dugu Consonnik argitaratu duen “zirriborroak eta gero. Mundu posibleei buruzko istorioak” narrazio […]
Erroa argitaletxeak Idatzi behar nizkizunak eleberri beltza aurkeztu du Durangoko azokan. Nerea Loiolak idatzitako eleberrian Barbara da protagonista, liburuak badu misterio eta suspentsetik. Barbara Uribar dugu protagonista, Argentinara joan den aktoregai euskalduna. Familiaren iragan hurbileko sekretuak ezagutzeko bidaiari ekingo dio, erakusketa bateko argazki baten haritik tiraka. Buenos Aires, Iruñea, Bilbo… […]
