Bilbok dena prest du bere mozorro onenekin janzteko eta bost egunetan -otsailaren 8tik 13ra- urteko festa ausart eta dibertigarrienarekin gozatzeko. Horretarako, programa bete-betea aurkeztu du Udalak, guztientzako moduko jarduerekin eta dibertsioa nagusi dela. Udalak herritarrak –adina zein dela ere- jai-egun horietan parte hartzera gonbidatu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240205_inauteriak.mp3 Deskargatu hemen.

Igeriketa aztertu dugu KIROL ESKIROL saioan. Getxo Swim Camp taldearen berri ekarri digu Ibon Arregik, Ibone Belaustegigoitia tranpolin-jauzilariaren ibilerak zabaldu ditugu eta Jon Lopezek waterpolo mundura gerturatu gaitu. Dena ur kloratuan plisti-plasta. Aerobikeko irakasleak, Maite Zuraide igerilariaren Europako errekorra, Maite Sarasolaren bertsoak, Bittor Beaskoetxearen kronika, musika… On egin https://bilbohiria.com/docs2/2024/kiroleskirol/240201_kirol_eskirol_igeriketa.mp3 Deskargatu […]

Euskal literatura freskoenetik literatura unibertsaleko maisulan betierekoetara, liburua zabalik eta lagunak gertu, hori baita guk maite duguna. Emakumeen aurkako bortxa edo familia barneko gatazkak, besteak beste, azken saio honetako mintzagai. Gainera, entzule baten audio zoragarria jaso dugu: erreminta esku batean, liburua bestean eta irria ezpainetan, liburu gomendioa partekatuko digu. Azkenik, […]

Aurtengo Bilboko Aratusteak aurkeztu ditu gaur Bilboko Jai Batzorde Mistoak; eta aurtengo Farolin eta Zaranbolas pertsonaiak ere aurkeztu ditu Itziar Urtasun jaietako zinegotziak. Lutxo Egia izango da Farolin eta Jasone Akizu Zaranbolas. Urtasunek egun bereziak eta alaiak izango direla aurreratu du. Lutxo Egia eta Josune Akizuk eskerrak eman dituzte eta […]

Goi mailako kirola eta buruaren (DES)oreka; bikote santua. Orain arte ezkutuan zegoena airean ekarri dugu Subcampeon liburua aitzakiatzat hartuta. Zuhaitz Gurrutxaga eta Ander Izagirre izan ditugu zentralitate, Aerobik Irakaslea (singularrean), Kirol Markak, bertsoak, musika eta Piloten Jauna. Iker Gurrutxaga, Jone Zabaleta, Maite Sarasola, Peiremans (musika taldea) eta Bittor Beaskoetxea One […]

Joan zaigu urteko aurrenekoa, 2024ko lehenengo bertso-oturuntza. Delorean auto partikularrean bidaia txikia egin dugu eta Arrigorriaga-Lezama herriak elkartu. 2023ko uztailaren 9 eta 24 egunetako saioak fusilatu ditugu gaurko POTTOn. Bertso-bazkaria eta txakolinaren dastaketa; gai-jartzailearen diktadura goxoan egindako saioa eta librean kantatutakoa. Nerea Ibartzabal, Iker Garitagoitia eta Sustrai Colina izan ziren […]

Gaurko saioan Pablo Zurutuza gitarrista eta abeslari donostiarraren proiektua izango dugu protagonista. MUGAN izena hartu du egitasmo honek behin bidaide egokiak topatuta banda sortu ondoren. 2022koa da euren lehenengo diskoa Bizirik ez bagaude izenekoa, eta bertan soinu bereziaz ondutako pieza biribilak bildu zituzten. Jarraitzeko, frekuentzia berean mugitzen den talde nafar […]