Bigarren eguna du gaur Durangoko azokak, ikasleen eguna alegia, horregatik egitarauan hainbat tailer antolatu diztuzte. Kabia gunean egun osoan proposamen ezberdinak izango dira. bGoizean goiz bideo joko bat nola hasi egitean izango dute abiapuntua Ibaik kontatu digu nola antolatu duten tailerra. Dinak gunearen nondik nolakoak azaldu dizkigu eta bukatazeko Game […]
Nabarmenduak
Ahotsenea musika eta ahotsenea literaturan hamaika aurkezpen izango dira egun hauetan. Miren Narbaiza musikariak antolaketaren inguruan hitz egin digu. Hasiberrien zein ibilbide luzea duten musikarien plaza da ahotsena. http://bilbohiria.com/docs2/2023/Azoka/231206_ahotsenea.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko saioan Gasteizko Lepora taldeak hartuko du protagonismo berezia euren azken diskoa, Zulotik, aurkezten. Saio honetan maiz jarri izan dugu euren musika eta oraingoan euren ahotsez jakinaraziko dizkigute proiektuaren nondik norakoak. Irlandatik dator gure hurrengo gonbidatuak, Fontaines DC taldearen lehenengo diskoa berreskuratu dugu Lepora taldearen musika garratzari segida emateko. Dogrel […]
Abenduaren 6tik 10era, datorren asteazkenetik igandera, izango da aurtengo Durangoko Azoka. Euskal Herriko argitaletxe eta disketxeek euren lanak ezagutaraztera emateaz gain, haien irakurle eta entzuleekin egoteko plaza ere bada. Izan ere, disko eta liburua azoka baino gehiago da Durangoko Azoka. Guztira, 950 nobedade izango ditu aurtengo azokak, 170 partaide eta […]
Txapelketa eta epailerik gabeko bertso-saioa elkartzearen ederra! Bizkaiko bertsolari txapelketaren azken finalerdia aletu dugu eta ariketen aukeraketa diktatoriala eskaini. Nerea Ibartzabal garaile, eta Lemoako saioko aurreneko lau sailkatuek abenduaren 16ko final handirako txartela eskuratu dute (Onintza Enbeita, Oihana Bartra eta Aissa Intxausti); bosgarren Ibai Amillategi eta seigarren izan da Josune […]
2022an, taldeak bere lehen albuma argitaratu zuen: When I Think Something is Funny, I Smile“Katuzaldia” Ezezez taldearen album berria .2023 amaitu gabe, talde bizkaitarrak bigarren LPa du prest. Beste behin, grabazioa, nahasketa eta masterizazioa banda beraren eskutik etorri da. Eta bai, edizioa ere bai. Ezezezek dena egiten du, Unai Madariaga […]
Emagineko kideek idatzitako “Ez dadin bizitza eten” eta Txalaparta argitaratu berri den liburua izan dugu hizpide. Zainketekin lotutako hainbat aspektu ezberdin jorratuko dituzte saiakeran. Miren Aranguren, Monika Mendiberri eta Ainara Santamariak idatzitako saiakera dugu. Ainara Santamaria izan da gurekin. Zaintzari buruzko liburua dugu, errepaso ederra egiten dute zaintza nola kokatu izan dugun gure gizartean eta azken urteetan […]
Indarkeria sexistaren aurkako eguna: Guztiok ezetz esateko eskubidea daukagu. Beraz ez euki zalantzarik! Zerbait gustatzen es zaizunean, esan ezetz beldur barik!. https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/231125_gaurezdagoeskolarik_musuak.mp3 Deskargatu hemen.
Azaroaren 30eko greba feminista orokorrak enpresa-batzordeen 15000 atxikimendu baino gehiago jaso ditu eta 100 mobilizazio baino gehiago deitu dituzte egun horretarako. ELA, LAB, STEILAS, ESK, EHNE, ETXALDE eta CGT sindikatuek azaroaren 30eko greba feminista orokorrarekin bat egingo dute. Bilbon, goizeko mobilizazio nagusia 12:00etan egingo da udaletxe parean; arratsaldeko manifestazioa berriz, […]
Gaur Amerikako musikaren oihartzun klasikoak dituen disko batekin hasiko gara. Dylan Leblanc-en musika bidegurutze bat da non Neil Young bera egon zitekeen auto stop egiten, sinpleki. Coyote izena du bere azken diskoak eta benetan disfrutatzeko grabazioa da. Hurrengo artista Azkoitiakoa da. Abaunz izenarekin grabatu du Xabier Bastidak 24 abesti biltzen […]
