Ane Barrenetxea, Janire Lopez, Julen Gilbert Wright eta Estaban Gaviriak osatzen dute Sua taldea eta 2018. urtean murgildu ziren musika munduan. Orduztik herriz herri kontzertuz kontzertu ibili dira eta aurtengo uda ere hala igaro dute. Igandean abuztuaren 20an zuzenean arituko dira Algara Konpartsako taulagainean, Mice eta Kokein taldeekin batera. Ane […]
Nabarmenduak
Aste nagusia hastear dago Lur, Ilargi eta amama jaiaz gozatzeko irrikitan daude. Gure laguntxoek Zaparrada haur konpartsarekin hainbat ekintzetan parte hartuko dute (kalejira, ogi tailerra, diskofesta,…). Amamak sorpresa itzela ekarri die: txorroskilo pailazoaren bisita! https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/230714_gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.
Bilboko Euskal Lutheria Eskolan, BELEn, egon gara. Izan ere, hemen biolinak, biolak eta biolontxeloak egiten eta konpontzen irakasten dute. Nahiz eta teknologia digitala erabiltzen duten neuriak hartzeko, prozesu gehienak tradizionalak dira, zehazki orain dela bostehun urtekoak. Eskola Josu Alonso akustikan doktoeak sortu zuen 1986an. Luis Artola lehen mailako irakaslea da […]
Gaurkoan Peter Gabriel kantaria izan du hizpide Rafa Ruedak. Peter Brian Gabriel Ingalaterran jaio zen, Peter Gabriel ezizenez ezagunagoa, kantautore eta rock-ekoizle britainiarra da.Genesis rock progresiboko taldeko abeslari nagusi eta txirulariak sortu zuen talde hau, Tony Banks, Anthony Phillips eta Mike Rutherford taldekideekin batera. Bakarka ibilbide oparoa izan du ere. […]
Elhuyar Zientzia Azoka hasi da Bilboko Areatzan: 700 gazte eta 200 proiektu baino gehiago aurkeztuko dira hiru egunetan. Zuzeneko saioa egin dugu guk, bertatik bertara. Elhuyar Zientzia Azokatik Aitziber Lasa antolatzailea izan dugu. Abiatu zenetik izandako aldaketak eta hazkundea aipatu digu, nahiz eta helburu berdinei eusten dien azokak: gazteak zientziara […]
Ana Galarraga Aiestaran zientzia-komunikatzailea da. Elhuyarren lan egiten du. Duela ez asko Egoitz Etxebestek eta berak hartu dute Elhuyar aldizkariko zuzendaritza. Euskal hedabideetan zientzia dibulgazioa sustatzen du, euskaraz eta genero ikuspegiarekin. Gabriel Aresti euskaltegiko kultur ekarpenean izan dugu, eta gai askoren inguruan berba egiteko aukera izan dugu. Solasaldia abiatzeko zientziaren […]
Pikara Magazin eta Bira kulturgunean elkarlanean sortutako ekimena dugu Urdin elektrikoa. June Fernandez kazetariak aurrez aurre solaskideekin dituen elkarrizketak dira urdin elektrikoaren muina. Feminismotik hainbat sortzaile elkarrizketatu ditu. Otsailean Haizea Arana, Oihana Arana, Aner Euzkitze eta Leire Vargasen eRRe emanaldia izan zen protagonista. https://bilbohiria.com/docs2/2023/urdinelektrikoa/230207_urdinelektriko_erre.mp3 Deskargatu hemen.
Desazkundea, Wikipediaren arabera, “politika eta ekonomia arloko gizarte mugimendu bat da, produktibismoaren aurkakoa, gizakiaren eta naturaren arteko oreka berrezartzearen aldekoa, eta gizakien artean harreman justuagoa ezartzearen aldekoa”. Etengabeko hazkundearen paradigman mugitu dira XX. mendearen lehen erdiko pentsamendu politiko guztiak, sakratua zen, nolabait, eskuin eta ezker, sistema kapitalista zein sozialistan. Petrolioaren […]
Xerezaderen artxiboko ale berria gerraren absurdoaz dihardu. Hassan Blasim (Bagdad, 1973) idazle irakiarraren ipuin-liburu saritua itzuli du Ana I. Moralesek, eta Pasazaite etxearen eskutik argitaratu. 13 ipuinek osatzen dute “Kristo irakiarra”, eta 2013an argitaratu zen estreinakoz. Gaurko ipuina izen bereko “ Kristo irakiarra” liburukoa da. https://bilbohiria.com/docs2/2017/xerezade/171103_Xerezade_kristo%20irakiarra.mp3 Deskargatu hemen.
Koilara ibaiko hilerrian, beltzezko gizona eta egin gaituzten liburuak. Zein izan zen irakurri genuen lehenengo liburua? Nolako irakurleak ginen haurtzaroan? Galderekin datoz Aitziber, Danel eta Gaizko. Elkarrekin gozatzeko prest? Zabaldu liburua eta zatoz gurekin ibilbide literario eder honetan barna! https://bilbohiria.com/docs2/2023/LiburuenErrepublikaTxikia/230519_liburuenerrepublikatxikia04.mp3 Deskargatu hemen.
