Dantza Bertikaleko lehen topaketa egingo dute datorren asteartetik aurrera, Bilbon. Errekaldeko El Fango polikiroldegian izango da hitzordua. Tailer praktikoak, hitzaldiak eta erakustaldiak izango dira. Pedro Ormazabalek ekarri dizkigu xehetasunak. Bilboko Udalak, La Glo Zirko eta Dantza Konpainiarekin batera antolatu dituzte. Espezialitate horretako ikuskizunak Zirkualde eta Bilboko Kalealdia jaialdietan hartu dira, […]

Bilboko finalera irizteko hamar bertso saioa izango dira hiru fasetan banatuta kanporaketa, finalaurrekoa eta noski finala.Gaur izan da Txapelketaren aurkezpena Bilbon, Rekalde aretoan. Aurkezpenean, Igor Elortza Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kideak azpimarratu du txapelketa bi urtean behi ematen den beste plaza bat dela, plaza garrantzitsua bertsozaleentzat eta noski […]

Hainbat erakunde ekologista, sozial, sindikal eta auzokidek  dei egin dute irailaren 15ean Bilbon deitutako manifestazioan parte hartzera ,”Deskarbonizazioa orain! Azkarra, zuzena eta behin betikoa” lelopean, erregai fosilei amaiera eskatzeko. Euskal Herrian Europako findegi handienetako bat dugu, PETRONOR-REPSOL, Estatuko enpresa kutsatzaileena eta dirulaguntza publikoen ureztatua. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230912_ekologistak%20martxan.mp3 Deskargatu hemen.  

Irakasleak, penkalariak, irakurleak… zer ote gara?Galdera hauek dakartzate Aitziber, Danelek eta Gaizkok.  Azken txanpan ohiko eta ezohiko deialdiak gaindituz datoz opor aurreko saio honekin. Zenduriko hainbat literaturgileri omenaldia, galdera pozoitsuei erantzuna eta gomendio xumeak izango dituzue eskuragarri. https://bilbohiria.com/docs2/2023/LiburuenErrepublikaTxikia/230628_liburuenerrepublikatxikia05.mp3 Deskargatu hemen.

Urtero bezala, Arriaga Antzokiko balkoitik jaurti da aurtengo Bilboko jaiei hasiera eman dien txupina. Aiora Renteria pregoilariak kantuan eman dio hasiera. Zea Maysen ‘Negua joan da ta’ abestiaren doinua erabili du Aiora Renteria pregoilariak. Hemen osorik entzungai. https://bilbohiria.com/docs2/2023/AsteNagusia/230819_pregoia.mp3 ARRATSALDEON BILBOTARROK KAIXO BIZKAIA MAITEA UNIBERTSOKO HIRIBURUTIK BESARKADA HANDI BAT   POZEZ […]

Iñakik, Koldok, Jokinek, Jonek eta Ibonek osatzen dute 2018. urte bukaeran sortutako Arene 6 talde algortarra. Orduztik herriz herri ibili dira kontzertuak eskaintzen. 2021an kaleratu zuten haien lehen lan luzea “Errautsetatik”, eta aurten ikusi du argia “Bereizezinak” izena duen hiru abestiko lanak. Abuztuaren 22an, asteartean, izango dira zuzenean Algara Konpartsan […]