Gaur ere, pasa den asteburuan izandakoari errepasoa eginez hasi da Mikel Urbeltz. Gero, astelehen eta asteartean izandakoak aipatu ondoren, gaur 20etan Kafe Antzokian Jabi Lauzurika “Apolo”-ri egingo dioten omenaldia komentatu du. Bihar Resumen Latinoamericano aldizkariaren aldeko kontzertua izango dela kontatu digu, eta larunbatean Ekitaldi pribatua. Eta datorren astean, kontzertuak, Inunen […]

Bilbao 700 Fundazioaren kontseiluaren bilera asteartean egingo dute, eta horretan zenbait aldaketa proposatzen dira, Gero, Aitziber Ibaibarriagak BBK Liverako sarrerak adibide hartuta, udaletxean zinegotziek dituzten pribilegioak ekarri ditu gogora. Horrez gain, Espainiako militarren presentzia Pagasarrin, eta Enplegu lana 2015 aipatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150709solasaitziberibaibarriaga.mp3 Deskargatu hemen

Euskarazko komikigintza Interneten ikertu du Jon Iñaki Artetxek, eta Baten batek pentsatu duena baino gehixeago dago egun. Euskarazko komiki batzuk badira, baita komikigintzari buruz diharduten blog interesgarriak ere. Besteak beste, hauek aipatu dizkigu Artetxek: Skolastika, Igor Leturiaren bloga, Cartoon Time Blog, Komikeri eta H28, aldizkari saretirikoa, soilik sarean dagoen aldizkari […]

Venezuelako Coro hiriak eta Bilboko Kurkuluxetan umeguneak egitasmo berria jarri du abian: Dena ez da futbola film laburra grabatzea eta gero zabaltzea. Venezuelako Coro hiriko hainbat gaztek eta Arratiako beste batzuek parte hartzen dute honetan. Estreinaldia urrian izango da, Kurkuluxetaneko Rita Naveirak eta Koldo Zelestinok kontatu digutenez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150707solaskoldotarita.mp3 Deskargatu hemen

Gaur hasi da Baionan Helduen euskalduntze alfabetatzea: moldaketa beharra izeneko ikastaroa, bihar bukatzeko. Arkaitz Zarragaren ustez, helduen euskalduntze eta alfabetatzeak egun ekarpen murritza ematen du, eta jakina moldatu beharra dago, pertsonak euskalduntzetik testuinguruak euskalduntzera pasatuz. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150708solasarkaitzarragaueu.mp3 Deskargatu hemen

Eibarren pasa den astean egindakoari errepasoa eginez hasi da Idoia Torregarai UEUko Komunikazio arduraduna. Gero, bihartik aurrera Baionan izango diren bost ikastaro azaldu du. Eta datorren astean, ekuatorea gainditu bezain pronto, Udako Ikastaroak Eibarrera joango dira berriro. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150707solasidoiatorregarai.mp3 Deskargatu hemen.

Xabier Lauzurika Uriguen, Apolo, larunbatean joan zitzaigun. Gaur Bilbo Hiria irratian bere inguruko saioa egin dugu, ezin genuen bestela eta ezin genuen besterik egin astelehen mingots honetan. Hainbat lagunen ekarpenek bere izaera bakana eta kontraesankorra marrazten lagundu digute: gizon itxuraz gogorra eta gertuko lagun xamurra, iritzi-emale zorrotza, zirikatzaile irreberentea, bizizalea, […]