Xabier Lauzurika Uriguen, Apolo, larunbatean joan zitzaigun. Gaur Bilbo Hiria irratian bere inguruko saioa egin dugu, ezin genuen bestela eta ezin genuen besterik egin astelehen mingots honetan. Hainbat lagunen ekarpenek bere izaera bakana eta kontraesankorra marrazten lagundu digute: gizon itxuraz gogorra eta gertuko lagun xamurra, iritzi-emale zorrotza, zirikatzaile irreberentea, bizizalea, […]

Noizean Behin Mungialdeko taldeak lan berria kaleratu du, Oinutsik (Autoekoizpena,2015). Orain arte kaleratutako kantak formato elektroakustikora ekarri dituzte; lan gomendagarria eta atseginez entzuten dena. Taldekideak Ander Gorostiola, Ibai Alzaga, Alex Pelaez eta Garikoitz Balbas dira. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/150625katalanaknoizeanbehin.mp3

Horixe da aste honetako proposamen nagusia: hiru egunez, musikaz,antzerkiaz, dantzaz, eztabaidaz… Lekornen gozatzea. Eta horrekin batera beste proposamen batzuk baditugu: Lapurdiko hondartzak, Amaiur mendia, “Piper beteak” sukaldatzea, The Uskis entzutea… Ohiko taldea oporretan dagoen arren, asteburua ondo prestatzeko proposamenak ez dira faltako Bilbo Hiria Irratian. Argazkia: (Pierre Balacey / EHZ). […]

Getxoko XXXIX. Jazzaldiaren Hirugarren Milenioa atalak Victor de Diego Trioren emanaldia eskainiko digu ostegun honetan. Bertan, Victor de Diegok (saxujolea), Jordi Gasparrek (baxujolea) eta Gonzalo del Vallek (bateriajolea) osatutako hirukoteak “Tribute” beren diskoaren piezak joko ditu. Gaurkoan, Alvaro Hilario kazetariak Victor de Diego elkarrizketatu du, aspaldion Bartzelonan bizi den Bilboko saxofoi jotzailea. […]

Asteak daramatzate horretan, aldaketa gauzatzeko prest. Presidente berria, aldiz, Sanferminak pasa onodren izango dute, seguru aski hilaren 21 edo 22an. Aldaketarekin jarraituz, gaur goizean Udalbatzarra egin dute Iruñean. Bukatzeko, Mikel Bujandak astelehenean hasiko diren Sanferminak aipatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150703solasmikelbujanda.mp3 Deskargatu hemen  

Lehen orduan musika zeharo desberdinak entzun ditugu: Peret, Fermin Muguruza, Ñico Saquito, Joseba Irazoki, El Pescailla eta Rolling Stonesena hain zuzen. Bigarrenean, aldiz, Pedro Elias Igartuak The Word Gospel, Pop Staples, Rhiannon Giddens, Jane Birkin eta Serge Gainsbourg jarri dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/150701soinugela.mp3 Deskargatu hemen