Hasteko, Luis Guridik Kubaren aurkako Blokeoa oraindik ez dela bukatu esan digu. Jarraitzeko, gure ekonomia arloko kolaboratzaileak egoera aztertu du, bai Mendebaldeko enpresen interesen ikuspuntutik, baita Kubako populazioaren aldetik ere. Arriskuak badira prozesu honetan, baina ematen du Obamak eta Castrok arazo handirik ez dutela izango irekitako prozesua garatzeko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150422solasluisguridi.mp3  Deskargatu hemen

Gaur Arabako kronika gertakari batekin hasi du Asier Garciak, Berria egunkariko kazetariak, sute handia piztu baita Aernnova-Aerospace enpresan: sutea Gasteiztik ikusi ahal izan dute. Horrez gain, Asierrek De Andrés ahaldun nagusiak euskararen inguruan botatakoak, Gora Gasteiz! eguna eta Agenda komentatu ditu gure kolaboratzaileak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150422solasasiergarcia.mp3 Deskargatu hemen

Bihar, Sant Jordi egunez liburuak, musika eta Katalunia bilduko dituen egitaraua prestatu dute gurean bizi diren katalanen bi kolektibok, Zenbat Gararen laguntzaz. Batetik Casal Bilbao eta bestetik Jaia eta Xerinola dira bi talde horiek. Euren burua aurkeztu dute gure mikrofonoetan, eta biharko egitarauari buruzko xehetasunak eman dizkigute. Hurrenez hurren, Jaia […]

Pasa den asteko ostiralean Etxalde mugimenduak agerraldia egin zuen Astigarragako Petritegi sagardotegian, “Babestu ditzagun bertoko elikagaiak” manifestua aurkezteko. Bertan, Ipar zein Hego Euskal Herriko hainbat laborarirekin batera, beste lagun asko egon ziren. Manifestuan, Elikadura burujabetza eta nekazaritza iraunkorra eskatzen ditu Etxaldek, Xarles iturbe EHNE-Bizkaia sindikatuko kideak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150421solasxarlesiturbe.mp3  Deskargatu […]

Gaur hasita, aste honetan Bilboko Kafe Antzokian  XIII. Gazte Musika Topaketak izango dira, Kurkuluxetan umeguneak antolatutakoak. Helburua gazteen musikarekiko zaletasuna bultzatzea da, eta “saria” – topaketak dira, ez lehiaketa- Kafe Antzokiko oholtzaren gainean aritzea, Koldo Zelestinok esan digunaren arabera. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150420solaskoldozelestino.mp3  Deskargatu hemen

Bilbon, Iruñean, Baionan, Donostian… Pasa den larunbatean milaka lagun atera ziren kalera Merkataritza eta Inbertsio Itun Transatlantikoaren aurka. Gaurkoan, Iñaki Barcenak TTIPez hitz egin du: zer den, nola egiten ari diren, zer suposatuko duen, zergatik mobilizatu beharrean gauden… https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150420inakibarzenas.mp3  Deskargatu hemen

Martxoan izan zen Bilbon PANNAGHen aurkako epaiketa eta afera ez da bukatu, absoluzioa eman zuen sententziaren kontra fiskalak helegitea jarri duelako. PANNAGHen aurkako epaiketan fiskalak eskatutako zigorrak gogorrak ziren, droga trafikoa leporatuta. Martin Barriusok azaldu duenez, epaiketan argi geratu da elkarte horren xedea eta eguneroko lana, eta horrexegatik, bost akusatuak […]