Pasa den larunbatean ospatu zuen Barakaldoko Gazte Asanbladak bere 9. urteurrena “Gaztetxero eguna”-rekin, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. Urteurrenarena borobiltzeko, datorren igandean, hilak 19, asanblada irekia egingo dute Makala II gaztetxean. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150413gotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
.. eta gehiago proposatu dugu gaurkoan. txangoa “Errobi eta Baztan errekak” bisitatzen; Errezeta, arroza beltza; Sei urte taldeko “Profit” kanta berria; Aulestiko Artedrama, Maskarada Hokin, agenda eta gehiago benetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/150411zeingou.mp3 Deskargatu hemen
Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak hainbeste disko berritatik gaurko eta atzoko grabazio batzuk ekarri dizkigu, besteak beste, Bettye Lavette, Joan Baez, Neil Young, Van Morrison, Jim James eta The Valentinosenak. Bigarrenean, aldiz, Bob Dylanen “Shadows in the night” CD berria jarri digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/150401soinugela.mp3 Deskargatu hemen
Oporraldiaz profitatuz, pazko aste honetan ere zenbait ume ikasten ibili dira Gazteolak antolatutako euskara eskoletan. Ikasten eta ondo pasatzen ibili dira 6 urtetik 16 urtera bitarteko haurrak eta gazteak. Egunero, besteak beste, gai bat jorratzen dute, eta jolasteaz gain, aldizkari bat ari dira egiten. Gure estudioan Ariane, Paula, Jon eta […]
Gaur betetzen dira hiru urte Ertzaintzaren pilotakada batek Iñigo Cabacas gaztea hil zuenetik. Epaiketa, aldiz, instrukzio fasean dago, hots, oso-oso astiro doa. Gertaeraz, auziaren egoeraz eta datozen ekitaldiez hitz egiteko, gurekin Jone Goirizelaia abokatua, Koldo Gutierrez Iñigoren laguna, eta Iker Hernandez “Iñigo gogoan” herri-ekimeko kidea izan dira. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150409solasjoneiker.mp3 Dekargatu hemen
Martxoaren 26an onartu zuten Espainiako kongresuan eta laster jarriko dute indarrean Herritarren Segurtasunerako Legea, askok Mozal legea deitzen diotena. Lege horren desmasien aurrean, zenbait plataforma eratu dira han-hemenka: Bizkaiko Herritarren kriminalizazioaren aurkako Plataformako Paul Laka bozeramalearekin hitz egin dugu, plataformaren zergatiez eta helburuez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150408paullaka.mp3 Deskargatu hemen
Martxoko ekitaldi nagusiak komentatu ondoren, Javi Blazquezek apirilerako Hika ateneoan prestatu dituztenak azaldu dizkigu: topaketak, musika, hitzaldiak, mendi taldea, erakusketa… Eta maiatzean, musika asko izango da Atxuriko kultura gune horretan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150408solasjabiblazquez.mp3 Deskargatu hemen
Argia astekariko Unai Brea erredaktoreak Bilbao Ria 2000 elkartearen krisia aztertu du gurekin. “Azken hatsa ematear den ereduaren argi-itzalak” erreportajea idatzi berri du Bilboko eraldaketan eragin handia izan duen sozietate horren historia eta gaurko egoera aztertzen. Herri administrazio eta enpresa publiko askoren artean (erdia Espainiakoak dira eta beste erdia, Jaurlaritza, Bizkaiko […]
Zabalduta dago sexu harremanetan derrigorrez orgasmora heldu behar omen direla partaideak, kontrakoak arazoak sortzen dituelako. Gaurkoan, Igor Erauzkin sexologoak gai honen inguruan hitz egin digu, orgasmoaren definiziotik abiatuta, eta honen inguruan gazte zein helduen artean dauden topiko batzuk aztertu ditugu ondoren. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150407solasigorerauzkin.mp3 Deskargatu hemen
Pensiodunak Martxan taldeko kide Mikel Argiñarenak kontatu digunez, afera martxoaren 5ean hasi zen, aipatu egunkariak BBVAko Pentsio Zuzendariak argitaratutako adierazpen batzuekin. Bertan, etorkizun iragarpena egiten zuen David Carrascok, banku horretako pentsioen zuzendariak. Pentsio murritzagoak eta jubilazio data atzeratuko dela adierazi zuen Carrascok, eta konponbidea norbanakoek, ahal dutenek bederen, pentsio plan […]
