Egun on, eguerdi on, arratsalde on, gabon guztioi edo zuri zeuri. Ondo baderitzozu, Josu Zabala, Eneko Olazabal eta Xabier Landabidea izango dituzu lagun hurrengo ordu bete inguruan. Horiek, eta gonbidatu berezi bat. Hilean bizpahiru disko grabatzen dituen tipo bat. Disko, bai, disko; ez film. Urtean film bakarra egingo balu zail […]
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
ez, baina aski mirari da Gasteizko Gaztetxeak 27 urte bizirik iraun ahal izatea; eta horren harira, joan den astean bertan egin bertso saiotik zenbait lagin berreskuratu ditugu; kasu: artean “Pollo” izeneko sorpresatxoa ere lortu dugu eta, “Gutar” Iosu Zabalari esker; Leioan, Atletic- Erreal derbiaren kari izan bertso saioa ere eskuragarri […]
Pasa den apirilaren 28an okupatu zuten hutsik zegoen eraikin bat eta lanean ari dira ordutik lokala atontzen. Mungiako alkateak egitasmoa “bideragarria ez dela” esan arren, gazteek lanean dihardute lokalari bizitza emateko: aste honetan bertan hainbat ekitaldi prestatu dituzte, Loreak, Anttonek eta Xabik kontatu digutenez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150506solasmungiakoerrotagaztetxea.mp3 Deskargatu hemen
Atzo Podemos alderdiak bere ekonomia arloko egitasmoa aurkeztu egin zuen eta, hasteko, duela urtebeteko mezua baino kontserbadoreagoa dela nabarmendu du gure ekonomia gaietako kolaboratzaile Luis Guridik. Esaterako, Oinarrizko Errentarena desagertu da, baita kanpo zorra ez ordaintzearena ere. Hainbat gai kanpoan geratu dira udal hauteskundeak direla arrazoituta. Bestalde, ordaindu ezin dutenentzat […]
Pasa den larunbatetik eta datorren igandera arte. Nahiz eta Arangoitiko ikasle askok D ereduan ikasi, euskara gutxi entzuten da Bilboko auzo horretan. Eta egoera bideratzeko dagoeneko 11 edizio antolatu dute hainbat elkarte eta lagunek. Egitarauari dagokionez esan egunik potoloena larunbata izango dela, Jabi Ortegak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150506solasjabiortega.mp3 Deskargatu hemen
Gaurko 11 ispilu saioan Alan Parsons musikari eta ekoizle britainiarrak Eye in the Sky album arrakastatsuaren (1982) izen bereko kantuaren bost bertsio entzun ditugu, besteak beste, Noa, Jonhatha Brooke eta Gary War musikarien iragazkitik pasatuta. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/11ispilu/150505hamaikaispilueyeinthesky.mp3 Deskargatu hemen Originala hemen: https://www.youtube.com/watch?v=-1IXQ1pKl_Q
Martxoari dagokion zenbakia atera berri du Deustuko Prest aldizkariak, eta azalean Roman Elexpuru aita pasiotarra: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportajean Korrika 19 Deustualdean jorratu dute, eta beste artikulu batean Deustuko etxetxo historikoaren eraispena. Horiekin batera, Lur Mallea erredaktoreak ohiko atalak komentatu dizkigu, “Gureak kanpoan”, “Behin baten”, Inkesta edo “Barkua […]
Ohikoa denez, Bilboko Hika Ateneo topaguneko Jabi Blazquez mintzatu zaigu datozen egunotarako prestatu duten egitarauaz. Aurreko hilean (apirilean) izandako ekitaldi azpimarragarriekin hasi da, eta gero, maiatzerako prestatu dutena kontatu digu: kontzertuak, hitzaldiak, erakusketa, zinea, topaketak… Bukatzeko, ekainerako ere hainbat ekitaldi lotuta dituztela esan digu Jabik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150505solasjabiblazquez.mp3 Deskargatu hemen
Azkena Josu Jon Imazen kasua da, Repsol konpainiako botere exekutiboak bereganatu dituelako. Afera ez da berria espainiar estatuan (Felipe Gonzalez, Aznar, De Guindos…) ezta gurean ere: horra hor EAJk sektore energetikoan (Repsol, Iberdrola..) duen ordezkaritza. Iñaki Barcenak honetaz eta hauteskundeetan gai ekologikoek (frackinga, zaborrak, Garoña..) duten garrantziaz hitz egin du […]
Iaz 2007an baino gutxiago esportatu genuen, baina 2009an baino gehiago. Edozein kasutan, Esportazioak dira gure BPGren %52, Europako batez bestekoa baino hamar puntu gehiago. Espainiako merkatutik gero eta argiago aldentzen ari garela. Gaindegia koordinatzen duen, Imanol Esnaolak gakoa Dibertsifikazioan dagoela esan digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150504imanolesnaola.mp3 Deskargatu hemen
