Pasa den asteburuan Bilbon jazotako bi gertakari tamalgarriren berri izan dugu. Lehenik, aste-bukaeran aditzera eman zen diskriminazio kasu bat eman zen Bilboko taberna batean. Ostegun gauean bi emakume taberna batetik irtetera “gonbidatu” zituzten beraien artean musukatzen ari zirelako. Gero, hau salatzeko egin zen protestatik eta ordu batzuetara, bi neska gazte […]

Parlamentua osatzeko hauteskundeak egin zituzten aurreko astean Errusian . Aurreikuspenen arabera, Vladimir Putinen alderdiak, Rusia Unida, irabazi du, 450 eserlekutatik 343 lortu ditu Putinen alderdiak parlamenturako hauteskundeetan. Inoizko parte hartzerik txikiena izan da: %47,84. Sorpresa gutxi izan da Erruasiako hauteskundeetan. Iragarpen guztiak bete dira Errusian egin ziren parlamenturako (Duma) hauteskundeetan. […]

Larunbatean Suitzan egin zuten manifestazioa Nekane Txapartegi euskal presoaren egoera salatzeko. 18/98 auzian atxilotu, inkomunikatu, espetxeratu, epaitu eta zigortu zuten Txapartegi, Xaki atalean. Torturatu egin zutela salatu zuen, eta testigantza ere eman zuen ahozko epaiketan. 1999an atxilotu zuten, eta, hamasei hilabeteko epaiketaren ondoren, fiskalak eskatutakoa baino zigor handiagoa jarri zion […]

Aste honetako Argia astekariak landu dituen gaiak komentatu dizkigu Lander Arbelaitz erredaktoreak. Hasteko, azalera eraman duten gaia aipatu digu Landerrek. Hauteskundeen inguruko erreportaje zabala egin dute Asier Etxenike soziologo eta Estitxu Garai publizitate eta komunikazioan adituarekin. Lerro buru nagusiak horrela dio ‘Kanpaina epela, boterea goxo’. Legebiltzar berrian aldaketak izan daitezkeen […]

Nafarroako kronika egin digu Mikel Bujanda Euskalerria irratiko kazetariak. Jorge Fernandez Diaz Espainiako ministroak memoria historikoaz asteon esandakoak haserrea piztu dute Iruñean eta honen berri ekarri digu. Bestetik  kurtso hasieraren inguruko xehetasunak ekarri dizkigu, foru gobernuak 2017ko aurrekontuak prestatzen dabil eta. Himalaiatik etorritako istripuaren berri ekarri digu Bujandak. Txantreako mendizale […]

Bizkaiko zahar-etxeetako langileek greba hasi dute zuten asteazkenean eta bi astez utziko diote lanera joateari, sektoreko lan-baldintzak hobetuko dituen lan-hitzarmena eskatzeko. ELAk azpimarratu du greba honen bitartez “duintasuna” aldarrikatu nahi dutela, “egoitzetako langileena nahiz bertan bizi diren adinekoena”. Ander Akarregi ELA sindikatuko ordezkariak gaur eguneko egoeraren argazkia egin digu. Mahai […]

Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan igandean egingo diren hauteskunde autonomikoen testuinguruan aurkeztu ditu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoan hizkuntza politika garatzeko hamahiru proposamen. Euskararen legeak 34 urte bete dituelarik, epeak jartzeko garaia heldu dela ohartarazi die alderdiei. Hamahiru proposamenen artean, honako hauek daude; euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa, helduei doako euskalduntzea bermatuz. Administrazioaren euskalduntzea […]