Irailarekin batera, hasi da ikasturte berriari begira jartzeko garaia, eta euskara ikasi nahi duenak orain du lan horri eusteko abagunea. Euskaltegiek abiatu dute 2016-2017 ikasturtea eta matrikulazio kanpaina martxan da. Bilbo Hiria irratian euskara ikastearen erronkez eta beharrez aritu gara. Bilbo Zaharra euskaltegiko Jon Maguregi, Nerea Telleria Juan Mateo euskaltegitik […]
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Indarberrituta eta gogotsu ekin diogu ikasturte berriko lehen saioari. Jada ohiko dugun bezala, urrezko kantu batekin eman diogu hasiera Soinugelari, Rolling Stones-en “Jumping Jack Flash” kantuarekin hain zuzen ere. Ondoren honakoak etorri dira: Kiko Veneno zuzenean, Bobby Womack, Anari, Christy Moore, Lila Downs, Carlos Nuñez, Joseba B.Lenoir, Eskean Kristo, Grateful […]
Basauriko Sagarrak-Ekologistak Martxan taldeak eta Uribarriko zenbait bizilagunek Udalak Uribarrin eraiki nahi duen aparkalekuaren kontra protesta egiteko deia luzatzen diete auzoko bizilagun guztiei. ” Proiektuak ez ditu auzoan aparkatzeko dauden problemak konponduko. Kotxe gehiago erakarriko ditu zarata eta kutsadura maila igoz” , “aparkalekuak, behar izatekotan, herrigunetik kanpo kokatu beharko zen”. […]
Zurrumurruen aurkako hainbat ekimen sortu dira azken urteetan Euskal Herrian. Gauza jakina da aurreiritzi eta zurrumurruek gizarte bizikidetza nahasten eta zailtzen dutela. Eta bada zer egin ahots diskriminatzaile horien aurrean, arlo guztietan. Bilboko Udala Europako Kontseiluak bultzatutako zurrumurruen aurkako “Communication for integration – C4I” proiektuan ari da parte hartzen beste […]
Gaurko saioa Asier Zabaleta dantzari eta koreografoaren bista izan dugu. Irailean Hariak ikuskizuna estreinatuko dute. Hariak istant batean bizitza osoa sostengatzen zioten hariak hautsi eta hutsetik hasi beharrean aurkitu den jendearen esperientziez osatutako antzezlan diziplina anitza da. Benetako jendearen benetako istorioak. Bizitzak mugitzen dituen harien inguruko metáfora izan dute ikuskizuna […]
Berriotxoak gizarte bazterketaren aurka eta gizarte eskubideen alde lan egiten duen plataformak Barakaldon gizarte laguntzen informazioa emateko bulegoa ireki zuen atzo, udako etenaldiaren ostean. 19. urtea da eta orotara 9.000 familia baino gehiagok erabili izan dute bertan ematen duten zerbitzua. Informazio puntuaren irekierarekin batera gogora ekarri nahi izan digute euren […]
Hamar urte bete dituen GetxoPhotok, aurten denboraren joana izango du gai nagusi. Hamar argazkilariren lanak ikusi ahalko dira, iragana, oraina eta etorkizuna, hirurak elkarrekin ikusi ahalko dira, argazkiak denboraren pasatzea aztertuko dute, bakoitzak ikuspuntu batetik. Bisita gidatuak, konferentziak, tailerrak eta proiekzioak izango dira. Erakusketa gehienak kanpoan dira, hori du berezi […]
Jabi Ortegaren bisita jaso dugu, erraldoiez mintzatzeko. Aste Nagusiaren ezaugarrietakoak ditugu erraldoien kalejirak, izan ere 40 erraldoi ibiltzen dira, Euskal Herriko bazter guztietatik etorrita. GPS bidez koka daitezkeen 3.0 erraldoiak dira. Bihotz Alaikoa ez eze, Deustuko Ondalan erraldoien konpartsako kide ere bada Jabi eta Euskal Herrian barna ibiltzen dira. Bilbokoen […]
Garikoitz Mendizabal txistulariak egin digu bisita, Bilboko txistularien udal bandako zuzendaria berau. Euskal Herriko instrumenturik zaharrena da txistua eta, agian horren ondorioz duen irudi estereotipatuagatik galdetuta “egunerokotasunaren ordaina” direla onartu du, baina azaldu digunez, txistuak ikerketan eta esperimentazioan ere badu lekurik, eremu sinfonikoan, jazzean eta beste. Kanpoan ibilia da Mendizabal, […]
Las Tea Party taldeko Lorea etorri zaigu, taldearen erdia beraz, nahiz eta oraindik ordu honetan bera oso-osorik ez egon. Sei urte igaro dira bikotea osatu zutenetik eta plazara nola atera ziren kontatu digu Loreak. La Basu eta Mad Muaselekin egongo dira bihar Europa Parkean, Bilbo Hiriak bere saiotxoa Ane Guria […]
